GARAGARDO TAILERRA!

|
2015-03-24
|
0

Kaixo piratak!

Piratak asteburu honetan ez gera gelditu korrika dela eta,  baino ainguratarrok plan berri batekin gatoz zuentzat hurrengo ostiralerako! Bi hilabete barru gutxi gora behera alternatiben herrixka ospatuko da Donostian, eta motorrak berotzen hasteko garagardo tailer polit-polit bat prestatu dugu.

Orduan, zein da plana? 5 orduko prozesu baten bidez garagardoa nola egiten den ikusi eta ikasiko dugu. Guztiz artisau eta naturala! Prozesua fase desberdinek osatzen dute, lehenengo garagarra urarekin nahastu, beratzen utzi, ondoren filtratzeko.... Prozesu osoa jakin nahi? Etor zaitez Martxoak 27 Txantxarrekara 18:00tan!!

** Lehenago jarri den bezela prozesua bost ordukoa da, horregatik lehen pausoa 4:30tan hasiko dugu. Norbaitek prozesu oso-osoa ikusi nahi badu, ongi etorria izango da!

11071423_815722148518822_4455582369940346519_n

 

Mila esker Txantxarraka gaztetxeari espazioa erabiltzeko aukera emateagatik!Eta Errota garagardoa egiten duten kideei aukera ezin hobe honengatik! Pirata sentitzen zareten guztiei deialdia, animatu zaitezte eta parte hartu! Lurra iraintzen duenak, bere burua iraintzen du!
Izan Pirata!

 

IDATZI IRUZKINA