Badatoz Intxaur Jaiak!

|
2015-06-15
|
0

NOIZ: Ekainaren 26, 27 eta 28an

NON: Intxaurrondoko Sagastieder plazan (https://www.google.es/maps/place/De+Sagastieder+Ibilbidea,+20015+Donostia,+Gipuzkoa/@43.3125833,-1.9568204,268m/data=!3m1!1e3!4m2!3m1!1s0xd51a57d6283b365:0xad95cdc76009e0da?hl=eu)

NORI ZUZENDUA: Publiko zabal eta anitzari. Jai herrikoietan sinisten duen pertsona orori.

 

Intxaur Jaiak, Aste Nagusiaren aurretik datozen Intxaurrondoko jai herrikoi, euskaldun, parekide, eta parte hartzaileak dira. Alabaina, askok galdetuko duzue zer ote diren jai hauek edo eta nola sortu ote diren. Bada, lasai hemen gaude zalantza oro argitzeko prest:

 

Intxaur jaiak, aurten sortzera doazen Intxaurrondoko jai herrikoi batzuk dira, besteak beste, Traganarruaren atxikipenarekin aurrera atera direnak. Intxaur jaiak antolatzen hasi aurretik, ekainaren 26, 27 eta 28an “Kaldero Jaun” izeneko jaiak egoten ziren data eta inguru hauetan. Baina bertako jai batzordeak aurreko urteko jaiak azkentzat eman zituen. Erabaki honen aurrean, Intxaurrondoko zenbait eragile eta norbanako ohartu ginen jaiek bizitasuna eta bizipoza eskaintzen ziotela auzoari eta beraz ezin genituela utzi jaiak bere horretan hiltzen. Hau horrela, aukera paregabea ikusi genuen guk beti amesturiko jai herrikoi, parekide, euskaldun eta parte hartzaile batzuei auzo mailan ekiteko. Hau horrela, apurka apurka, bidea egiteari ekin genion eta auzotar ezberdinen laguntza eta atxikimenduaz baliaturik aurrera egitea lortu dugu. Hau horrela, iritsi da urtean zehar egindako lana erakusteko ordua eta gure fruituak jaso eta berauetaz gozatzeko momentua.  BADATOZ INTXAUR JAIAK!

 

EKAINAREN 26, 27 eta 28an, Sagastieder plazan aurkituko gaituzue. Hona egitaraua:

11535934_1607147149555147_5585195364776737411_n

11430249_1607147156221813_1265464494403208837_n

 

 

 

 

….LARUNBATEKO KOADRILEN OLINPIADEN OINARRIAK:

 

Koadrilen olinpiadek Intxaurrondoko auzoan giro alaia eta lehia sanoa sortzeko helburua du, auzoko kideen batasuna eta laguntasuna sortzeko zein estutzeko helburua ere duelarik. Jaien testuinguruan froga dibertigarri eta anitzak egingo dira koadrilaka, non puntuazio altuena lortzen duena izango den irabazle. Giro jatorra sortze honetan, ez da jarrera sexistarik, arrazistarik, diskriminatzailerik ezta inongo errespetu faltarik onartuko. Talderen batek honako hau egingo balu, deskalifikatua izango litzateke. Honako hau jakinda, hona hemen oinarriak, eta zorte on!

 

OINARRIAK:

.Olinpiadek LAU froga izango dituzte guztira eta bakoitzak 25 puntuko maximoa izango du:

  • Argazki froga
  • Herri kirolak
  • Patata tortilla lehiaketa
  • Koadrilen Show-ak

 

.Koadrilak ZORTZI kidez osaturik egongo dira gehienez eta HIRU kidez gutxienez. Parte hartzeko adin minimoa 16 urte izango dira, ez dago maximorik.

 

.Edozein nazionalitateko jendeak har dezake parte, edozein herri edo auzokoa delarik.

 

.Inskripzioa 10 euro izango dira KOADRILAKA, eta izen-abizenak zein taldearen izen original batekin batera egin beharko da honako leku hauetan:

  • Sagasti ederreko edozein tabernatan,
  • Boom Gozoki Dendan edo
  • Letaman Gaztetxean.

 

.Epaimahaia hiru kidez osaturik egongo da, gazte bat eta bi heldu izango direnak.

 

.Bestalde ez da tranparik, plagiorik edota jarrera iraingarririk onartuko.

 

.FRGOGEN INGURUKO INFORMAZIOA:

  • Argazki froga:Intxaurrondo auzoko argazki bat izan behar du, edertasuna eta originaltasuna hartuko dira kontutan.Koloretan edo zuri beltzean izan daiteke, eta koadrila bakoitzeko obra bakar bat onartuko da.Argazkia originala izan behar du eta Intxaurrondon aterata. Nahiz eta lehiaketan parte hartu, argazkiaren jabeak ez du eskubiderik ezta obraren jabegorik galtzen eta erabat librea da argazkia bestelako hedabideetan erabiltzeko.Bidaltzeko epea EKAINAREN 26a izango da eta email bitartez izan behar du honako helbide elektroniko honetara:traganarrua@donostiakopiratak.eus ///  traganarrua.intx@gmail.com 
  • Herri kirolak:Herri kirolak Sagastieder plazan izango dira EKAINAK 27 goizeko 11etan.Talderen bat agertuko ez balitz, frogaren puntuazioa 0 izango litzateke.Guztira lau froga desberdin egongo dira:Lokotxak                            Zaku lasterketaZapitxoa                             Koilara-arrautzaZapitxo froga finalera iristen diren taldeak desenpatatzeko erabiliko da.

 

  • Patata tortilla lehiaketa:Lehiaketa EKAINAK 27 14:00tan hasiko da. Bazkari herrikoiaren barnean dagoenez, koadrila bakoitzaren bazkaria eurek ekarritako tortillez horniturik egon behar du. Horietako bat baina epaimahaiaren aurrean aurkeztuko dute (koadrila bakoitzak tortilla bat aukeratu behar du lehiaketarako) eta guztien dastatzea egin ostean, bazkari herrikoian jango dira. Antolatzaileek, ogia, entsalada eta postrea jarriko dute. (Bazkari herrikoiaren prezioa 2€)Bestalde, koadrilen olinpiadetan parte hartu nahi ez baina lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenentzako beste lehiaketa espazio txiki bat egongo da. Hala, bi sari independente egonaz. Edozein osagarri onartzen dira tortilla egiteko garaian, baina patata eta tortilla izatea nahita nahiezkoa izango da.

 

  • Koadrilen Show-ak:Bazkariaren ostean, 16:30tan Showak hasiko dira. Taldeen izenen orden alfabetikoa errespetatuz izango da ekitaldi ordena. Showak 5 minutukoak izan behar dute gehienez eta edozein ekitaldi onartzen da: olerki irakurketa, antzerkia, dantza, karaokea, abestea, monologoa, koreografia …Koadrila bakoitzak show-rako behar duen materialaz (jantziak, dekoratua, gehigarriak … ) arduratu behar du, baina antolatzaileen kontura geratzen da musika, argi zein ekipo elektronikoen ardura, mikrofonoak, fokuak, taldeak ipini nahi duen musika, tempoak, etab.Originaltasuna, edertasuna eta dibertitzeko jarrera positiboki kontutan hartuko dira.

 

.Azkenik, sari banaketa lau frogen batuketa egin ostean izango da eta EKAINAK 28 eguerdiko 14:00tan egingo da. Hirugarren, bigarren eta lehen postuak podiumean egongo direlarik.

Sariak honako hauek izango dira:

  1. Postua: Sorpresa!
  2. Postua: Sorpresa!
  3. Postua: Sorpresa(txo)a!

 

ZORTE ON ETA ONGI PASA!

IDATZI IRUZKINA