Martxa Pirata: jai herrikoiei tasarik ez!

|
2017-08-06
|
0

Piraton Aste Nagusia hemen da eta aurten ere gogotsu abordatuko dugu Dono$stia! Horretarako, triziklo pirata prestatu eta Donostiako kaleetan barrena ibili ginen ostiral arratsaldean, gurea dena aldarrikatu eta kalea gurea ere badela erakutsiz.

Batzuk nahiago dute piratarik eta herritarrik gabeko kaia, diru-gosea duten enpresen mesedetara egongo den kaia. Baina Donostiako Piratok oso argi daukagu: Donostiak eta donostiarrok merezi ditugun jaiak eraikitzen jarraituko dugu, Dono$tia abordatzen segiko dugu!
Jai herrikoiei tasarik ez! 

 

 

 

IDATZI IRUZKINA