Webgune berria dugu!

|
2017-07-27
|
0

Donostiako Piratok webgune berria dugu!

15 urte igaro dira lehenego aldiz Dono$tia abordatu genuenetik 2003. urtean. Orduz geroztik hainbat enbata eta haize gogorrek erasotu gaituzten arren, altxorrak ere topatu ditugu bidean zehar. Zalantzarik gabe, bilakaera zabala ezagutu du gure mugimenduak eta horren berri emateko webgune berria sortzea erabaki dugu.

Berritze lan honetan, Piratak nor garen, nondik gatozen eta nora goazen argiago adierazi nahi izan dugu. Bai edukian eta baita forman ere gure mugimenduaren oinarrian dagoen itsasoari heldu diogu. Gaur egun Piraten mugimendua osatzen duten hamabi kofradiek garrantzizko lekua izango dute webgunean eta beraiekin harremana erraztea izan dugu helburu.

Ez galdu argazki eta bideo galeria dotorea, bertan iruditan bizi ahal izango baitituzue aurreko Aste Nagusietako bizipenak. Eta nola ez, hor duzue probatzeko gaurtik aurrera abuztuaren 10era arte Abordatzean izena emateko sistema!

Hau lehen fasea besterik ez da, egon adi datozen egunei beraz. Berrikuntza eta funtzionalitateak martxan jartzen joango gara, jarrai gaitzazue ba!

Dagoeneko prest eta ikusgai dago Donostiako Piraton mugimenduaren erakuslehioa. Animatu eta zabaldu lau haizetara!

IDATZI IRUZKINA