Larunbatean etorkizunez jantzi genuen Dono$tia!

|
2016-02-11
|
0

Aupa piratak! Ajeak eta tristurak pasata, hemen dituzue larunbateko bideo eta argazkiak! Larunbatekoa kolore eta originalitate festa aparta izan genuen. Izan ere, "Nolakoa izango da Dono$tia 2116an?" galderari emandako erantzunak anitzak izan ziren! Bazeuden 100 urte barru zaborraren hiriburu izango dela pentsatzen zutenak, baita ur azpian geratu arren, paradisu turistiko bilakatuko dela defendatzen zutenak ere. Hainbatek donostiarrak erradikalki hierarkizatu eta alfa, beta eta gamma kategoriatan banatuko direla aurreikusi zuten. Nortasunik gabeko eta nahia eta beharraren artean banatutako pertsonak bilakatuko direla pentsatzen zuenik ere bazen. Beste batzuek aldiz, guztiak berdin ziola aldarrikatu zuten, turistek eta Jordi Hurtadok bertan jarraituko baitute, apur bat aldatu eta zaharkitu gabe. Bazen ere 2116an Ezkila eta Matti udalera iritsi eta Donostiak autogestioaren hiriburutza irabaziko duenaren aldeko apustua egin zuenik ere! Sorpresa, galdera, janari, bertso eta tertulia ugariz lagundurik, primerakoa izan zen larunbatean bizitakoa. Mozorro guztiak ikusteko, sartu hemen! Horrelako uneekin, benetan sinesten dugu Piratak (eta Jordi Hurtadok) 2116an ere bizi-bizirik jarraituko dugula!

IDATZI IRUZKINA