3indarrok eta EHZ festibaleko kideekin elkarlanean!

|
2014-05-01
|
0

EHZ festibaleko kideek auzolan eguna deitu zuten pasa den larunbatean Lekornen. Haiekin batera, hemendik aurrera batetik bestera eroango dugun egurrezko txozna montatu genuen bertan Eskifaia Kofradiak eta Iruñerriko 3indarrok. Horrez gain, ekainaren amaieran egingo den festibalerako prestaketa lanetan ere aritu ginen. EHZ festibaleko kideek euren festa antolaketa eredua zein zen azaldu ziguten gainera, jasangarritasuna eta bertako elikagaien produkzio eta salmenta gai nagusi izanik. Aingura eta Pirata Bihurrien Kofradiako zenbait kide ere bertan izan ziren! Lana majo egin bagenuen ere, elkarrekin gozatu eta ikasteko aukera aparta izan zen! Laster arte lagunok!  

IDATZI IRUZKINA