Turnoen kontsulta

Piratak! Dono$tia abordatzeko prest?

Hemen topatuko dituzue zuen baltsen txandak! Etor zaitezte garaiz, muntaketarako ordu eta erdi izango baitugu denok. Adierazi dizuegun ordua da muntaketa hastekoa, ordu horretan ranpan prest egon poltsak eta beharreko guztia zuekin duzuela. Baltsentzat poltsa puzgarriak egunean bertan jarriko ditugu salgai kaian, 6 eurotan.

Bazkarirako txartelak salgai dauzkazue 10€tan taberna hauetan:
Pandora (Gros), Triku Harri (Antigua) eta Kata (Egia)

Antolakuntzan dabiltzan pirata guztiak, zuek ongi pasa dezazuen ari dira lanean, muxutruk eta laguntzeko gogoz gainera. Beraz batetik, kasu egin eta bestetik, eta garrantzitsuagoa oraindik, errespetuz tratatu. Argi eta garbi adierazten dugu: ez dugu inondik ere onartuko errespetu faltarik.

Zalantzarik edo arazorik baduzue, idatzi abordatzea@donostiakopiratak.eus helbidera.

Zenbakia Baltsaren izena Kideak Ordutegia
10 -