Abortoaren aldeko mugimendua da aurten Matti

|
2014-08-08
|
0

Matti-ren aurkezpen prentsaurrekoa

Matti-ren aurkezpen prentsaurrekoa

Matti pertsonaiak, aurreko urteetan ere azaldu dugun moduan, urtero ideia edo balore ezberdin bat ordezkatuko du. Donostiako Piraton ustez interesgarriak diren ekimen eta baloreen gainean lan egiten duten eragile, elkarte edo taldeen ordezkaria izango da Aste Nagusi osoan zehar. Hala, aurtengoan Gipuzkoako Abortuaren Aldeko Plataformak beteko du Mattiren pertsonaia. Izan ere, gure gorputzaren gainean erabakitzeko eskubidea ezinbestekoa dela iritzi dugu Piratek ere, eta Plataforma honek egiten duen lanarekin guztiz bat gatoz. Izan ere, askatasuna norbanakoarengandik hasten dela iritzi dugu, eta norberari dagozkion erabakiak hartzeko eskubidea oinarrizkotzat jotzen dugu. 2014 honetako Donostiako Piraten Aste Nagusian zehar, Piraton ordezkaria den Ezkila kapitainarekin batera, Matti ere izango dugu, jaien eta baloreen lanketaren arteko lotura askaezinaren erakusgarri. Aipatzea, Ezkila Kapitaina urtero kofradia desberdin batek hartzen duela beregain, eta aurtengo Aste Nagusian Sardiñerak kofradiari eman diogu Ezkila Kapitainaren pertsonaia.

IDATZI IRUZKINA