Abortu eskubidearen aldeko Iruñeko manifestazioarekin bat

|
2014-04-03
|
0

Abortatzeko eskubidearen alde.

Abortatzeko eskubidearen alde.

Donostiako Piratok bat egiten dugu abortatzeko eskubidearen alde apirilaren 5ean Iruñean egingo den manifestazio nazionalarekin! Parekidetasunaren aldeko konpromisoa balore nagusien artean dugunez, Pirata guztiei dei egiten diegu anima daitezen aldarrikapena eta egun pasa ederra uztartzera! Autobusak Donostiatik, 10€tan salgai (apirilaren 3ra arte): - EMAKUMEEN ETXEA (Zentroa) - HERRIA (Alde Zaharra) - PLATERO (Antigua) - PAIS PETIT (Gros) 15:30ean Victoria Eugeniatik aterako dira. Buelta manifaren ondoren.
Animatu eta eraman Piraten zapia!

IDATZI IRUZKINA