Aste Nagusia 2017 gertu degu!

|
2017-07-16
|
0

Hilabete eskas falta da aurtengo txupinazorako! Abuztuaren 12an helduko dira aurten Ezkila kapitaina eta Matti Donostiako kaira, eta dagoeneko prest degu aurtengo egitaraua! Geroz eta kofradia gehiago gara gainera, ongietorriak Kantauri eta Xelebreak! Urteroko moduan, kofradia bakoitzak bere egitarau propioa antolatuko du eta guztion artean egingo degu egitarau orokorra. Kartelak ere prest ditugu dagoeneko, ikusi zein politak diren aurtengoak ere! Adi egon datozen egun eta asteei, albiste gehiago zabalduko ditugu eta: Matti eta Ezkila, egitarau osoaren eskuorria, eta beste hainbat kontu. Baina ontziak itsasoratzen eta belak zabaltzen hasteko, hemen dituzue 2017ko Aste Nagusiko kartelak!  

Orokorra eta musika egitaraua:


AN2017 musika2017

Kofradienak:


xelebreak2017 ubarroiak2017 sardinerak2017 kalepoza-2017 jaranero2017 eskifaia2017 eskandalosa2017 bihurriak2017 aingura2017 traganarrua2017 kantauri2017 xibaro2017

IDATZI IRUZKINA