Argazki lehiaketak aste nagusian zehar

|
2016-08-07
|
0

Adi Pirata argazkizaleok! Deialdi hau zuentzako!! Bi argazki lehiaketa antolatuko ditugu aurtengoan. Alde batetik, ohiko Argazki Rally herrikoia burutuko dugu abuztuaren 14ean igandean 9.00tatik 19.00tara bitartean, aurtengoa 4. edizioa izanik. Bestalde, berrikuntza batekin gatoz, PIRATAgram lehiaketa bideratuko baitugu abuztuaren 13tik 21era bitartean instagram bidez. Adi beraz, hemen behean zehazten ditugun arauei:  

ARGAZKI RALLYA

IMG_20160802_000840Aurtengoan, ediziorik gabeko Argazki Rally-a antolatu dugu hurrengo dinamika jarraituz: 1. Izen ematea jarraian aurkituko duzuen estekan ala egunean bertan (Abuztuak 14 Igandea) La Flamenka gunean egin ahal izango da, 9.00tatik 18.00ak bitartean : https://goo.gl/forms/vVakCLEHy95yROee2 2. Argazki Rally-aren egunean banatuko dira gaiak La Flamenka gunean, 9.00tatik 18.00ak bitartean. Horretarako beharrezkoa izango da partaide bakoitza bertatik pasatzea. 3. Argazkiak JPG formatuan atera beharko dira, eta egunean bertan La Flamenka gunean itzuli, 9.00tatik 19.00ak bitartean. Txartelean dauden argazki guztiak jasoko dira. 4. Abuztuaren 14tik abuztuaren 17ko eguerdiko 12.00ak bitartean, partehartzaileek gai bakoitzeko argazki bat aukeratu beharko dute, eta argazki horren identifikazio zenbakia bidali argazkiak@donostiakopiratak.eus posta elektronikora. 5. Sari banaketa abuztuaren 19an burutuko da, arratsaldeko 21.00tan Trinian. Partehartzaileek aukeratutako argazki guztiak ikusgai egongo dira Donostiako Piraten webgunean, Flickr-ean eta sare sozialetan. Donostiako Piratek ez dugu etekin komertzialik aterako aurkeztutako argazkiekin.   

PIRATAgram lehiaketa

instagram_lehiaketa PIRATAgram lehiaketa abuztuaren 13tik 21era burutuko da hurrengo dinamika jarraituz: 1. Goizero gai bat komunikatuko dugu @donostiakopiratak instagram kontutik traola baten bidez. Partehartzaileek ez dute derrigor gai horri dagokion argazki bat egunean bertan publikatuko beharko, abuztuaren 21ª arte egin ahal izango ditu. 2. Parte hartu ahal izateko, @donostiakopiratak instagram kontua jarraitu beharra dago. 3. Parte hartzaileek argazki bat baino gehiago publikatu dezakete traola bakarrarentzako edota traola ezberdinentzako. 4. Parte hartzaileek argazkia atera eta publikatzeko orduan bi traola erabiliko beharko dituzte: bata #Piratagram, bestea dagokion gaiaren traola. 5. Emaitzak aste nagusia ondoren emango dira, abuztuaren 24an asteazkenean arratsaldeko 20:00etan hain zuzen ere.    

IDATZI IRUZKINA