1. Komunikazio tailerra: Argazkigintzarako hastapena

|
2015-01-21
|
0

Kaixo piratak! Larunbata honetan bertan eskainiko degu, lehen Komunikazio tailerra, Argazkigintzarako hastapena! Goizeko 10:00tatik 13:30ak arte iraungo du, gutxi gorabehera, eta Egia auzoko Txondorra gunean izango da. Saioaren helburua, bakoitzak duen kamerari ahalik eta etekinik handiena ateratzen ikastea da. Berdin du reflex bat den, konpaktu bat edo mugikorraren kamera. Konposizio eta oreka gomendioak, ikuspuntuak, anguloak, enfokea... halakoen gaineko irizpideak emango ditugu. Teknikoki konplikatu beharrik gabe, argazki ahalik eta itxurosoenak ateratzea dugu helburua. Hau da, oinarrizko gomendioak, edonork eta edozein kamerarik argazki deigarriak egin ahal izateko. Oraindik garaiz zabiltzate izena emateko tailerrak@donostiakopiratak.eus helbidean, animatu beraz! Izan Pirata! komunikazio-tailerrak2

IDATZI IRUZKINA