Aste Nagusian lan txandaren bat eginez lagundu nahi duzu?

|
2015-07-26
|
0

Kaixo lagunok!! Aste Nagusi Piratan txandaren bat eginez jai herrikoiak lagundu nahi dituzu? Urtero bezala, asteazkenean (uztailak 29) hitzordua jarri dugu 18:30ean Kaian, Portaletasen esku bat botatzeko prest dauden herritar eta koadrilekin txandak antolatzeko. Aurten gainera, prestatu dugun egitarau oparoarekin, laguntza guztia oso ongi etorria izango da! Kofradia edo lantalderen batean sartu nahi baduzu ere, hau da momentua! Animatu eta jarrai dezagun denon artean Dono$tia abordatzen! Lagundu mezu hau elkarbanatuz eta koadriletan hitz eginez ingurukoengana heltzen! Itsasotik plazara, Donostia pirata! Gora jai herrikoiak!! Herritarrok, elkarlanean eta giro onean, edozer dugu posible!! PD: Bide batez, iazko Auzolanaren Aste Nagusia bideoa ikusgai.

IDATZI IRUZKINA