Aste Nagusiko jokoak prestatzen hasi gara Pirata gazteak

|
2012-06-11
|
0

Donostiako koadrila ezberdinetako dozenaka gazte bildu ziren larunbatean Aste Nagusian geroz eta arrakasta handiagoa duten jokoak antolatzen hasteko. Bertan erabaki zuten lantalde bat osatu eta ostiralero bilduko direla, gaiari heldu eta jarraipena egiteko. Urteak dira pirata gazte koadrilak  gazteentzako jokoak antolatzen hasi zirela eta azken urteotan ehundaka pertsonak hartzen dute parte hauetan. Aurreko urteetan Donostiako Parte Zaharrean Altxorraren bila, lokotx bilketa herrikoia eta irudimenez betetako hainbat joko antolatu izan dituzte. Urtez urte partehartzaileen kopurua gora doa, eta iaz bostehunetik gora izan ziren bertan jai giroan bildu ziren gazteak. Parte hartzaileak kopuru horren bueltan dabiltzanean, jokoak antolatzeak zailtasun gehigarri bat izaten du, eta erronka horri egin beharko diote aurre gazteek. Horretarako,  koadrila ezberdinetako ordezkaritza duen talde hau arduratuko da jokoak asmatu, sortu eta antolatzeaz. Larunbatean, bileraren ostean bazkaldu eta arratsalde amaieran Añorgara joan ziren gau giroaz gozatzera.

IDATZI IRUZKINA