Asteartea 16: Festak hartu du kalea!

|
2016-08-18
|
0

jolasakhondartzanAbordatze egun luzearen ostean ohetik altxatzeko aitzakia ederra izan dugu asteartean. Bihurri eta Ubarroiek antlatuta, jolasean gustura aritu gara hondartzan. Jolasean ondoren, Ubarroiek festarekin jarraitu dute. Bazkaria izan dute lehenengo, bingoan ere ibili dira, eta auzoan zehar triki-poteoan ibili dira ondoren. Aingura kofradiakoek ere bazkaria egin dute Flamenkan. Bazkari berezia izan da, beganoa, bertako produktuekin egina eta zeliakoentzako egokitua. Arratsalderako denetzako moduko aukerak izan ditugu. Jaraneroek joko berezia prestatu dute: giza futbolina! Trebeska dantza taldearekin pausu batzuk ikasteko eta praktikatzeko aukera ere izan dugu edo, bestela Sofa taldearen kontzertua entzun ahal izan dugu Lastan. kalefestaBaina arratsaldeko ekimen nagsia, dudarik gabe, kalefesta izan da! Beste urte betez, elektrotxarangez lagunduta, kalea hartu du festak. Sardinera, Bihurri, Xibaro eta Eskifaiako lagunak Flamenkatik abiatu dira eta Ubarroi eta Traganarruek euren bidea egin dute Gros aldean. Gero denak elkarrekin Flamenkan amaitu dugu, sekulako giroa jarriz. Gauean, Sardinera kofradiak sekulako jaia prestatu zuen Guardetxean, pasa den urtean bezala, mundiala izan zen Sardiñerriako giroa. KOBAN-en kontzertua ere ikustekoa izan zen. Flamenkan hiru kontzerturekin gozatzeko aukera izan dugu. Lehenengo Joseba B. Lenoir Gang-ek astindu du eszenatokia. Ondoren, Donostian oso ondo ezagutzen dugun Laurobaren txanda izan da. Eta, amaitzeko, Adrenalized.

IDATZI IRUZKINA