Asteazkena 17: Koadrilen arteko jolasak nagusi kaian

|
2016-08-22
|
0

Koadrilen arteko jolasak

Koadrilen arteko jolasak

Abuztuak 17, asteazkena. Gaur kuadrilen arteko pike sanoak hartu du kaia koadrilen arteko jolasetan. Egun batez, kofradietako txalekoak beharrean, koadrilen kamixetak nagusitu dira Flamenkan. Kolore guztietakoak eta zein baino zein izen xelebreagoekin. Imajinazio handiko norbaitek asmatutako hamaika proba egin behar izan dituzte koadriletako kideek: lurrean bueltaka ibili dira, streaptis sensualak egin dituzte eta taldelanean ibili dira zaku barruan saltoka, irrintziak botaz edota pokemon piratak bilatuz. Denetarik!

eskandalizatu

Iluntzean, sortu berri den Eskandalosa kofradiako kideak euren izenaren omenez kalea eskandalizatzen ibili dira, kalea alaitzen zebilen Dinbi Danba batukadarekin batera. Aldi berean, Righteous Dound Systemek sekulako giroa jarri du Lastan eta Nautikoak Txikiren "Mil a Zien" bakarrizketarekin barre egiteko aukera izan dugu. Gauean Glaukoma ta Bad Sound-en txanda izan da. Arazo teknikoen ondorioz kontzertuaren hasiera atzeratu egin behar izan dugu. Baina Flamenkan zain zeuden guztien jarrera benetan ona izan da, eta jo ta ke lanean ibili diren pirata teknikari guztiei esker, kontzertu ederraz gozatzeko aukera izan dugu azkenean. Eskerrik asko ikusleei eta Glaukoma ta Bad Sound-i izandako pazientziagatik! Itxaroteak merezi izan du, zalantzarik gabe!    

IDATZI IRUZKINA