Astelehena 15: Abordatzera!

|
2016-08-17
|
0

Ezkila Kapitaina Abordatzean

Ezkila Kapitaina Abordatzean

Iritsi da Astelehena, Piraton egun handia! Beste urte batez, Dono$tia abordatu dugu! Boteretsu eta handimandien hiria gure egin dugu 300 baltsa eta 2.400 piratak. Goizean goizetik hasi dira lanean hamarnaka bolondres, baltsak montatzera zetozen piratak iristerako dena prest izateko. Kaira iritsi orduko erregistratu egin behar dute piratek, eta aurtengoan talde argazkiak ateratzeko aprobetxatu dugu momentua. Abordatzean parte hartu baduzu ziur argazki hauetakoren batean agertuko zarela! Erregistroan izena eman eta jo ta ke lanean aritu dira piratak, uretan flotatzeko moduko baltsak eraikitzen. Denetik ikusi dugu kaian, ingeniero kuadrilek egindako baltsa hondoraezinak batetik, eta besoetako flotagailu hutsekin moldatu diren piratak, bestetik. Bazkaltzeko geldialdia egin ostean festa giroa berriz zabaltzen hasi da Flamenkan Motxila 21eko lagunei esker. Down sindromedunen Nafarroako elkarte honek sekulako giroa jarri du eta, zalantzarik gabe, bihotz zatitxo bat lapurtu digute. Abordatzearen ondoren, Kontxatik Flamenkarako bidea Lainzunbarekin kalejiran egin dugu. Dantza, dantza eta dantza. A ze energia! Eta Flamenkara iritsitakoan Erokomerik hartu du lekukoa. Zoritxarrez, eguraldiaren erruz, guk nahi baino lehenago bukatu behar izan dugu erromeria. Baina ederki pasa dugu iraun duen bitartean! Gauean DJak izan ditugu Flamenkan. Lehenego, El Hijo De La Marily eta El Nieto de la Paparda aritu dira eta, ondoren, Las Tea Party. El Hijo De La Marily eta El Nieto de la Paparda Las Tea Party

IDATZI IRUZKINA