Herriz herri ibiliko dugun txozna auzolanean eraikitzera goaz Lekornera

|
2014-04-24
|
1

EHZ-Garroa, leku zoragarria. (Arg: EHZ)

EHZ-Garroa, leku zoragarria. (Arg: EHZ)

Larunbatean aurrera eramango dugun dinamika aurkeztu nahi dugu Eskifaia kofradiatik. Aurreko urtean hasi ginen harremanetan EHZ, Baionako gazte asanblada, Iruñerriko 3indarrok gazte peña eta Kaskagorri konpartsarekin #KaleJira dinamikaren barnean. Oso gustura geratu ginenez, aurten pausu bat gehiago eman nahi izan dugu, eta denok erabilgarri izango dugun zerbait sortzea pentsatu dugu. Denok jai eremuan ibiltzen garenez, egurrezko txozna bat eraikiko dugu, alde batetik bestera ibili eta alokatu beharrean, gure material propio konpartitua izan dezagun!!!! Horretarako egun guztiko plana egingo dugu. 9:00etan Baionan elkartuko gara, eta Lekornera joago gara. Bertan lan pixkat egingo dugu, denontzat nahiko egongo da! Egurra moztu, margotu, montatu, eta Lekornen bertan duten gaztelua txukundu behar dutenez ere, horretan lagunduko dugu! Ondoren bazkaria izango dugu, eta indarrak hartu ostean berriro ere lanera iluntzerarte. Ondoren, animatzen denarentzat, bertan lo egiteko aukera egongo da, hurrengo egunean Baigorrin ospatuko den Nafarroako egunera joan ahal izateko. Eta animatzen ez dena Donostira bueltatuko da. Aukera oso interesgarria harremanak sendotzen joateko, txozna bat eraikitzen ikasteko eta EHZ bera nola antolatzen den ikusteko, beraz, anima zaitezte! Hori bai, zenbat goazen, zenbat kotxe ditugun, bazkaltzen zenbat izango geran, eta lotan nor geratuko den lehen bailen jakin beharko genuke, beraiek ere jakin dezaten. Beraz, mesedez idatzi eskifaiakofradia [abildua] gmail.com helbidera edo idatzi 647139123 zenbakira. Horrez gain, Aingura kofradiako kideak ere Lekornera animatuko dira, EHZn bertako elikagaiei eta produkzioari buruz dituzten irizpide eta praktiketatik ikastera, ondoren, pixkana Donostian aplikatzen hasteko. Auzolara eredu, izan gaitezen Donostiako piratak! Animatu plan zoragarri honetara!

IDATZI IRUZKINA

 

 

IRUZKINAK

Donostiar Piratak ohorez agur!

Txosna piraton bilgune nagusi izanez gure nortasun, hastapen, helburu, giro eta estetikaren ikur behar luke izan. Txosna gure ondasunik baliagarriena izan daiteke eta gure ekimenaren arrakasta beterako bitarteko garrantzitsu.

Txozna gure kabuz eta lankidetzan eraiki eta erabiltzea biziki egoki da ahalmena biderkatu eta ustiapena hobetzen ditugulako.

Eraikuntza atzeratze asmorik gabe eta soilik ahalik eta emaitz egokien lortze asmoz galdera bi: txosna eraiki aurrez aukera, behar e.a. gogartzeko egitasmorik landu al dugu? Segurtasun beharkizunak beteko ote ditugu? Barka galdera hauek jada gaindituta badaude.

Donostiar Piratak, bizi betea helburu, haize on eta… Branka! o/