Albisteak:Albisteak

2017-08-17
0
Gaur arratsaldean, Donostiako Mugimendu Feministak eta Piratok deiturik, ehunka lagun bildu gara Bulebarrean Aste Nagusian zehar gertatu diren eraso sexistak salatzeko kontzentrazioan. Hona hemen kontzentrazioaren amaieran irakurri den testua: Jakin dugu Donostiako Aste Nagusian, astearte goizaldean, bortxaketa bat sufritu duela neska gazte batek. Lehenik eta behin elkartasun guztia adierazi nahi diogu neskari, ez zaude bakarrik!!! Bestetik, erasotzailea erabat mespretxatu...
2017-08-16
0
Donostiako Piratok astearte goizaldean Urgullen emakume batek jasandako sexu erasoa salatzen dugu. Gure babes osoa adierazi nahi diogu erasotutako emakumeari. Atzo esan genuen moduan, Aste Nagusia hasi zen egunetik bertatik jaso ditugu salaketa mezuak horretarako prestatutako telefono zenbaki eta e-mailean. Kaleak eta gauak denon espazio seguru izateko lanean jarraituko dugu, eta ezin dugu onartu inongo erasorik erantzunik gabe. Egoera honen aurrean Donostiako mugimendu fe...
2017-08-15
0
Adi piratak! Esatera goazena oso garrantzitsua da. Dakizuen bezala, Aste Nagusi Piratan zehar gertatzen diren eraso matxistak salatzeko telefono eta e-mail bat martxan dugu piratok. Jakinarazi nahi dizuegu, Aste Nagusi pirata hasi zen egunetik salaketa dei batzuk jaso ditugula jada, eta ezinbestekoa ikusten dugu hauek publiko egin eta salatzea, izan ere, eraso hauetako batzuk gure gunea den Flamenkan eta gure inguruko kale jendetsuetan, abuztuak 31 kalean, izan dira. Jaian...
2017-08-12
0
Dagoeneko hasiera eman diogu 15. Aste Nagusi Piratari! Kofradia guztiak elkarrekin kalejira egin ondoren, Porrotxen laguntzarekin itsasontziz etorri den Ezkilari harrera egitera joan gara piratak. Aurten Matti ezin izan da itsasontziz etorri, Alcobendasen baitaude Sara eta Izar. Flamenkara iritsitakoan oholtzara igo eta hitza hartu dute Porrotx, Ezkila eta Haizeak, Sararen ahizpak. Haizea izango da Aste Nagusi Piratan zehar Sara eta Izarren begi eta ahotsa. Baina txupinazo...
2017-08-10
0
Urtero lez, Mattik gai bat darama besapean, Aste Nagusi Pirataren baloreekin bat datorren aldarrikapen bat. Martuteneko auzo elkartea, Etxe kaleratzeen aurkako kolektiboa, Abortoaren aldeko mugimendua, Irutxuloko Hitza edota Errefuxiatuak izan dira aurreko urteetan txupinazo pirata bota dutenak. Aurten, Izar eta Sara izango dira Matti pertsonaia. Ezkila kapitaina eta Matti kaira iristen dira beti, baina aurten haiekin batera Izar eta Sara iristea ere nahi dugu. Bai Izartxo...