BIHAR DONOSTIA ABORDATZERA!

|
2011-08-14
|
0

Hemen kontuan izan beharreko zenbait ohar, pirata!

Egunean bertan erregistro gunetik pasa beharko zarete (aurten lehen aldiz pultserekin antolatuko gara). Antolakuntzako jende mordoa egongo da bolondres moduan laguntzeko prest eta gogoratu baltsa montatu bai, baina gero desmontaje gunera eraman behar dela! Beraz, pentsatu ondo nola montatu eta desmontatu!

Pirata asko gara, urtetik urtera gehiago, eta guztiok parte-hartzeko aukera izan dezagun 4 txandatan banatu beharko dugu kaia aurten ere. Horregatik eskatu nahi dizuet zuen txandan heltzea eta gainontzeko piratek ere lekua izan dezaten, baltsak muntatzeko ordu etaerdiko tartea errespetatzea. Lan hori errazteko, aurten berritasun bat izango dugu! Baltsa bakoitzeko arduradun bat aukeratu eta erregistro gunean pultsera bat emango zaizue (filtrotik pasatzeko pultserarekin joan beharko duzue).

Gogoratu, lana aurreratzen joateko, EZ direla bidoi edota toxikoak izan daitezkeen materialik onartuko eta, beraz, nahi duzuenok eskuragarri izango dituzuela ohiko poltsak 5

IDATZI IRUZKINA