Aste Nagusia 2012

2011848297denon_astenagusiadonosti-kartela-300x427jaiak_probak_logo

Bideoklip herrikoia ikusgai!

2012, abuztuak 24

0 Iruzkin

Piratak! Listo, montatu dugu Aste Nagusiko gazte egunean, mugimendu honen X. urteurrena ospatzeko grabatu genuen genuen bideoklip herrikoia! Kantuaren hitzak Beñat Gaztelumendik jarriak dira, eta abestia Skakeitanek egin zuen. Kantuan gainera parte hartu dute Xabi Solano, Patxuko (Esne Beltza), Jabi Rodil eta Mikel Albisu (Ze […]

Abordaiako ordubeteko bideoa

2012, abuztuak 21

0 Iruzkin

Abordaiako ordubeteko bideoa igo du YouTubera “Eskunabarrak” erabiltzaileak. Ziur gaude bideoaren erdialdeko irudiak ikusita, burua berriz ere portuan milaka pertsonarekin bizitu genuen atasko ederrera joango zaizuela! Gozatu! Eskerrik asko grabatzeagatik Eskunabarrak!

Aste Nagusi bikaina pasa dugu elkarrekin, eskerrik asko!

2012, abuztuak 20

2 Iruzkin

Donostiako Piratok amaitu berri den 2012ko Aste Nagusi Pirataren oso balorazio positiboa egiten dugu. Antolatutako ekitaldietan inoiz baino jende gehiago ibili da, baita bolondres bezala lanean ere, 1.000 lagunetik gora. Giro ona izan da orokorrean eta ez da nabarmentzeko moduko ezbeharrik izan. Bigarren urtez, portuan […]

Eta amaitzeko: Irrikitaldia!

2012, abuztuak 19

0 Iruzkin

Piratak! Aste Nagusia ixteko Irrikitaldia izan da gaur! Ikaragarrizko giroa izan dugu, eta jendea oso ilusionatuta ikusteak asko poztu gaitu! Arratsaldean zehar hiru bideo grabatu ditugu, eta webgunean ikusgai jarriko ditugu, dokumentatuta gera dadin urtez urte indar handia hartzen ari den azken egun hau! Hurrengo […]

Obrint Pasen atzoko bideo batzuk

2012, abuztuak 19

0 Iruzkin

Atzo Governors eta Obrint Pas taldeek itxi zuten Piraten Aste Nagusiko eskaintza musikala. Obrint Pasen hiru bideo zintzilikatu ditugu YouTuben, norbaitek Governorsenak igotzen baditu, abisatu eta gustu handiz jarriko ditugu! Gozatu atzoko irudiekin, giroa ikaragarria izan baitzen! Aurreskua + Som La Flama Viure

Igandeko programa, hilak 19: Irrikitaldia

2012, abuztuak 19

0 Iruzkin

Beno beno benooo!! Aurten ere iritsi gara amaierara!! Hala ere, postre polita dugu aurten ere festa amaitzeko: Irrikitaldia. Animatu eta etor zaitezte, oso oso egun polita izaten da eta! 14:00 Bazkaria La Flamenca gunean. 17:00 Irrikitaldiarekin jaien itxiera Boulevardetik abiatuta.

Atzo grabatutako bideo definitiboa iritsi bitartean…

2012, abuztuak 18

0 Iruzkin

Aupa piratak! Atzo bakoitzak ekarritakoarekin egindako bazkari erraldoiaren ostean, programan jarrita geneukan sorpresaren txanda iritsi zen: Piraten mugimenduaren 10 urteak laburbilduko dituen bideoa, LipDub antzera grabatuta, baina ziurrenik ez duguna erabat LipDubaren irizpideekin egingo. Taldeek hamar urteok sinbolizatzen dituzten ekintzak egin zituzten (asanbladak, jokoak, kontzertuak…). […]

Haurren herri kiroletako argazkiak ere ikusgai dauzkazue

2012, abuztuak 18

0 Iruzkin

Aupa piratak! Igo ditugu sarera Haurren herri kiroletako argazkiak ere. Oso politak dira eta ikustera animatzen zaituztegu. Bat jarriko dugu, aperitibo gisa. Hemen Facebooken ikus dezakezue bilduma osoa, eta hemen Flickr-en.

Jolasetako argazkiak ere ikusgai dauzkazue!

2012, abuztuak 18

0 Iruzkin

Aupa piratak! Igo ditugu gure Flickr eta Facebookera koadrilen arteko jolasen argazkiak. Hemen daukazue Flickr-eko lotura zuzena. Eta hemen Facebookekoa: Donostiako Piratak. Aurretik, bere garaian, igo genituen YouTubeko gure kontura egun bereko bideo gehiago, eta post honetan ikus ditzakezue. Hemen jolasetako bi bideo eta hemen […]

Ospitalean poza banatzen…

2012, abuztuak 18

0 Iruzkin

Herenegun Ezkila kapitaina eta Matti buru zituen Piraten koadrilatxo bat Donostiako ospitalean izan zen Porrotx eta Txapas paiasoekin batera. Bertan gazteenei poza eta animoak banatzen ibili ziren. Ziur gaude denak indartsu osatuko direla eta laster izango direla kalean beren lagunekin jolasean. Beraz, bitartean, besarkada handi […]

Larunbateko programa, hilak 18

2012, abuztuak 18

0 Iruzkin

Beno beno piratak, astebete daramagu festan, eta hau da gaurko dugun programa! 20:30 Afari girotua Trinitate Plazan gauero. Menua: Sahieski eta oilaskoa. 21:00 Imanol Karballo bakarlaria 23:00 Kontzertua Governors eta Obrint pas taldeen eskutik La Flamenka gunean. Governors – Bertigo Obrint Pas – La vida […]

Umeen eguneko argazkiak ikusgai

2012, abuztuak 17

0 Iruzkin

Atzo piratarik gazteenei eskeini genien eguna, nahiz eta besterik ere izan zen, adibidez, Goñi eta Groseko pilotari bikotearen arteko partida Trinian. Argazkiak igo ditugu dagoeneko Flickr-era, eta bertan ikus ditzakezue! Ongi izan, eta garrantzitsuagoa, izan pirata!!

Ostiraleko programa, hilak 17: Koadrilen eguna

2012, abuztuak 17

0 Iruzkin

Aupa piratak! Gaur egun oso polita dugu! Koadrilen eguna! Hemen duzue progama osoa! Mozorro onenari eta bandera orijinalenari sariak. 11:30 Koadrilen arteko jolasak Portuko arranplan, Eskifaia Gazteen Kofradiak antolatuta. 13:00 Koadrilen arteko pintxo hotzen lehiaketa. Osagai hauek erabili behar dira: Tipula, piper berdea, urdaiazpikoa eta […]

Koadrilen arteko jolasak (Bideoa)

2012, abuztuak 16

0 Iruzkin

Ikusi zeinen ondo pasa zuten atzo pirata koadrilek jolasetan. 11 telebista egunero Aste Nagusi Pirataren jarraipena egiten ari da, eta hau da atzokoari buruz prestatu duten saioa.

Osteguneko programa, hilak 16: Umeen eguna

2012, abuztuak 16

0 Iruzkin

Aupa koadrila! Zer moduz doa Aste Nagusia? Ongi? Hala espero dugu! Hemen duzue gaurko programa! 10:30 Jolasak kaian barrena pirata mozorroa prestatzeko. 12:30 Erraldoi eta buruhandiak La Flamenca gunean. 13:15 Haurrentzako Entzierro txikia, Ikatz kaletik abiatuta La Flamenca guneraino. 13:30 Haur bazkaria La Flamenca gunean. […]