Aste Nagusia 2014

Pirata Bihurriak martxan!

Pirata Bihurriak martxan!

2015, martxoak 18

0 Iruzkin

Aupa Piratak! Aste Nagusia geroz eta gertuago dugula ikusirik, indartsu eta gogoz  jarri gara martxan Pirata Bihurriak, buru belarri lanean. Baina, ba al dakizue zer den bihurriok egiten duguna? Hementxe duzue 2014ko Aste Nagusiak utzitako uneak biltzen dituen bideoa. Ikusi, ikusi! Eta animatu guregana, ez […]

Beste eraso sexista baten berri izan dugu: Erasorik ez erantzunik gabe

Beste eraso sexista baten berri izan dugu: Erasorik ez erantzunik gabe

2014, abuztuak 21

0 Iruzkin

Jaiak pasa diren arren, gaur izan dugu abuztuak 14-15 gauean eman zen eraso baten berri. Hori dela, biharko (ostirala) elkarretaratzea antolatu dugu Donostiako Piraton eta Mugimendu Feministaren artean, Boulevardean iluntzeko 19.00etan. Erasorik ez erantzunik gabe! Bertan ikusiko gara!   IRAKURKETA: Iragan zaigu aste nagusia. Izan […]

2014ko Aste Nagusi Pirataren balorazioa

2014ko Aste Nagusi Pirataren balorazioa

2014, abuztuak 20

2 Iruzkin

Lanean aritu garenontzat gogorra izan da eta esfortzu handia eskatu digu, baina pozik gaude, geure buruari agindu baikenion egitarau osoa aurrera atera behar genuela, eta hala izan da. Inoiz eskaini dugun oparoena izan da, bederatzi kofradia eta 89 ekimen guztira. Aurtengoan eguraldia lagun izan ez […]

Ostiralean 18:30ean Esne Beltzaren kontzertu solidarioa Flamenkan

Ostiralean 18:30ean Esne Beltzaren kontzertu solidarioa Flamenkan

2014, abuztuak 14

2 Iruzkin

Adi Piratak! Ostiralean 18:30ean Esne Beltzak kontzertua eskainiko du Donostiako Piraton La Flamenka gunean. Joan den astearte gaueko ordu txikietan ekaitzaren erruz bertan behera geratutako kontzertuari eutsiko diogu horrela. Baina batez ere, kalte ekonomiko larriak eragin dizkigun ekaitzari aurre egiten laguntzeko kontzertua izango da. Milesker […]

Ekaitzak kalteak eragin dituen arren, Aste Nagusia auzolanean aurrera

Ekaitzak kalteak eragin dituen arren, Aste Nagusia auzolanean aurrera

2014, abuztuak 13

1 Iruzkin

Bart goizaldeko 00:30-01:00 bueltan sekulako ekaitza hasi zen La Flamenka gunean, 3.000 pertsona inguru geundela. La Gossa Sorda taldearen kontzertua amaitu berri eta Esne Beltzaren emanaldia hastear zen, baina haize handia zegoenez, segurtasun plana martxan jartzea erabaki genuen. Bost minututan antolakuntzako piratok peto horiak jarri […]

Piraten Aste Nagusiko 2. argazki rally herrikoia

Piraten Aste Nagusiko 2. argazki rally herrikoia

2014, abuztuak 11

2 Iruzkin

Pirata argazkilariak beren txokoa izan dute Igande hontan, 2. Argazki Rally Herrikoiean; eta oso giro onean egon ginen, gure hirian argazkilaritza sustatzen. Gaiak: “Urgulleko erromeria eguna”, “txalekoak” eta “parekidetasuna” izan dira eta hona, aurtengo argazki onenak: ARGAZKI GUZTIAK:

Abordaiako muntaia txandak

Abordaiako muntaia txandak

2014, abuztuak 10

0 Iruzkin

Kaixo Piratak! Bihar egun handia daukagu!! Hemen azpian dituzue Dono$tia abordatzeko baltsen muntaketa txandak. 8:00 TXANDA Aldamaran Arkitektura Aurelio BakoitzaBereKontura Bañadore King Barku    magikoa Bixiguak Bolantarik    ez Buruz    behera Chufeifer Doris Ezina Flamenkoak Frijolitoren lagunak Gint@nic Grosseuruak Grumeteak Heineken o´driskol Hernaniko    bukanerubak HMS Hook I   […]

Denok goza dezagun, eraso sexistei erantzun!

Denok goza dezagun, eraso sexistei erantzun!

2014, abuztuak 10

0 Iruzkin

Hasi da aste nagusia. Hasi dira festak gurean, eta zoritxarrez, berri txarrekin esnatu gara gaurkoan. Gaur goizaldean eraso sexista bat eman dela jakin dugu, eta hori salatzera gatoz. Jaiak, eduki sinbolikoz beteta dauden adierazpen sozialak dira. Egunerokotasunean ematen diren genero rolak, botere harremanak eta indarkeriak […]

ADI: Goizaldean eraso sexista bat gertatu da; 18:30ean Bulean

2014, abuztuak 10

0 Iruzkin

Gaur goizaldean eraso sexista bat gertatu da. Piratok mugimendu feministarekin adostu bezala, 18:30ean bulean kontzentra egingo dugu: ERASORIK EZ ERANTZUNIK GABE. Jaietan erreproduzitu egiten dira genero rolak era kondentsatuan. Indarkeria ere eguneroko gaia den arren, jaietan eraso sexistak areagotu egiten dira. Kaleak eta gauak denon […]

Hasi da jaia! Ongi pasa Aste Nagusi Piratan!!

Hasi da jaia! Ongi pasa Aste Nagusi Piratan!!

2014, abuztuak 9

0 Iruzkin

Piratak! Ia urte osoz lanean aritu ostean, iritsi da eguna! Hasi da jaia! Kofradiak elkar jasotzen ibili ostean, giro ederrean hasi dugu jaia!   Facebook orrian argazkiak igo ditugu.  Flickr-era ere joango gara igotzen. 3gabe2 eta Gus Van Sound-en bideo bana ere igoko ditugu Youtubera. […]

Denok goza dezagun, eraso sexistei erantzun

Denok goza dezagun, eraso sexistei erantzun

2014, abuztuak 9

0 Iruzkin

Denok goza dezagun, eraso sexistei erantzun! 674562864 da Piraton mugimenduaren salaketarako telefonoa. Gaiak duen garrantzia ikusita, kofradia guztien artean kudeatuko dugu telefonoa, txandak eginez. Norbaitek telefonoz baino, emailez nahiago balu salaketarik egin, ondorengo emaila sortu dugu: erasosexistensalaketakutxa@gmail.com  

Libertalia alternatiben uhartea, jakintza trukea jaki goxoez jai giroan

Libertalia alternatiben uhartea, jakintza trukea jaki goxoez jai giroan

2014, abuztuak 9

0 Iruzkin

Libertalia uhartean piratek beren gizarte eredu berdinzale eta askea garatu zutela dio kondairak. Dirurik gabe eta esklaburik gabe. Aberastasuna eta erabakiak denen artean kudeatzen. Kapitana genero mugarik gabe hautatuz  eta beraien artean heteroaraurik gabe maitatuz. Baserritar eta artzai bilakatuak piratek bizimodua poliki zeramaten aurrera. Hain […]

Egitaraua inprimatu nahi duzu?

Egitaraua inprimatu nahi duzu?

2014, abuztuak 9

0 Iruzkin

Aupa Piratak! Aste Nagusi Piratako egitaraua inprimatzea ez da ideia txarra. Hemen dokumentua. Irudian klik egin handian ikusi arte. Ongi izan!!

Aste Nagusi Pirata 2014 honen aurkezpena

Aste Nagusi Pirata 2014 honen aurkezpena

2014, abuztuak 9

0 Iruzkin

Donostiako Piratak gara, jai herrikoien aldeko mugimendua. Festa baliatzen dugu gauzak beste modu batera egin daitezkeela baieztatzeko. Piratak gara, eta donostiarrak. Baina ez gara jai ereduaren bidez saltzen ziguten Donostia horretakoak: Belle Epoque-a, monarkia espainiarra eta paisaia postalezkoa. Jai pregoietatik kanpo utzi gintuzten, eta irudimenari […]

Baztanga izurritea hemen da!

Baztanga izurritea hemen da!

2014, abuztuak 8

0 Iruzkin

Mundu berriak abordatzeko bidean, itsaso zabalean, arrisku askorekin topatzen ziren Piratak. Horien arten, Baztanga birusaren izurriteak ohikoak ziren. Birus kutsakor honek Pirata asko akabatu zituen itsas bidaietan. Kontuz! Donostiara ere iritsi da izurritea. Baztanga jolasaren helburua: Aste Nagusian zehar, Donostiako Piraten arteko jolas erraldoi bat […]