Aste Nagusia 2015

Aste Nagusi Pirata 2015 auzolanean, eskerrik asko denoi!

Aste Nagusi Pirata 2015 auzolanean, eskerrik asko denoi!

2015, abuztuak 22

0 Iruzkin

Eskerrik asko bihotz-bihotzez Aste Nagusi hau posible egin dezuten guztiei! Auzolanak egiten du Aste Nagusi Pirata, guztion inurri lanaz eraikia da, eta horrek bihurtzen du hain jai herrikoi eta berezia. Guztion artean lana errazago, arinago eta dibertigarriagoa da. Horregatik, beste behin ere: eskerrik asko piratak!!! […]

Aste Nagusia, gero eta indartsuago!

Aste Nagusia, gero eta indartsuago!

2015, abuztuak 19

0 Iruzkin

9 egun izan dira, 9 egun bizi, bete eta handi; ehundik gora ekintza, jolas, bazkari, kontzertu, ikuskizun, afari eta poteo izan dira; egun eguzkitsuak, euritsuak, lainotsuak eta aldakorrak izan dira;  9 kofradia eta hamaika lantalderen arteko lana eta koordinazioa izan da; ia 1000 boluntarioren esfortzua […]

Igandea, 16: Irrikitaldia

Igandea, 16: Irrikitaldia

2015, abuztuak 16

0 Iruzkin

Igandea, Aste Nagusi ofiziala amaitua dagoen egun honetan, piratok Irrikitaldia ospatu dugu, ñoñostiarrismoari barre egin eta amaiera borobila emateko izugarria izan den Aste Nagusi piratari. Luxuzko martxa Boulevard-etik abiatu da, kioskoan aurkezpenak egin ondoren elizarainoko bidea egin dute. Desfile buruan joan dira hainbat ordezkari instituzional eta erlijioso; […]

Larunbata, 15: Korrika saioa, Libertalia eta Xibaroen eguna

Larunbata, 15: Korrika saioa, Libertalia eta Xibaroen eguna

2015, abuztuak 15

0 Iruzkin

Larunbata, Irrikitaldiaren aurreko azken eguna… nekea nabaritzen hasi da, baina Aste Nagusiari amaiera emateko indarrez gaude oraindik! Kirola eginez hasi dugu eguna, lehenik pirata gazteenak izan dira korrika Flamenka abordatu dutenak. Hauen ondoren korrikalari helduagoen txanda iritsi da, KalePozak antolatutako BiziKrossean. Urgullen zehar ibili behar izan […]

Ostirala, 14: Aldrebes eguna eta elkartasun pirata Askapeñarekin

Ostirala, 14: Aldrebes eguna eta elkartasun pirata Askapeñarekin

2015, abuztuak 14

0 Iruzkin

Gaurkoa oso egun aldrebesa izan da Eskifaia kofradiari eta kuadrilen parte hartzeari esker… Batzuk azpiko arropa galtzen gainetik jantzita, besteak atzeraka desfilatzen, ñoñostiar peto-petoz jantzitako taldetxo bat selfiek dozenaka ateratzen… mundiala izan da aldrebes eguna! Hona hemen argazki galeriatxo bat. Arratsaldean Askapeña konpartsarekiko elkartasun piratak […]

Osteguna, 13: Bihurrien eguna, BiziFesta, Playback-a… eta askoz gehiago!

Osteguna, 13: Bihurrien eguna, BiziFesta, Playback-a… eta askoz gehiago!

2015, abuztuak 13

0 Iruzkin

Gaur Flamenka bihurriek okupatu dute! Aste Nagusiaren azken egunetara iristen ari bagara ere, energiaz beterik daude bihurri txikiak! Jolasean, korrika, dantzan, kantari aritu dira goiz osoan zehar eta eguerdian denek elkarrekin bazkaldu dute Flamenkan, arratsaldeko Abordatze txikirako indarrak hartzeko. Nekaezinak dira! Bihurriak ez dira izan, […]

Asteazkena, 12: Haur eta gazteen jolasak goizez, gizarte patriarkalaren arauak dantzan jartzeko jaia gauez

Asteazkena, 12: Haur eta gazteen jolasak goizez, gizarte patriarkalaren arauak dantzan jartzeko jaia gauez

2015, abuztuak 12

0 Iruzkin

Jolasean pasa dugu gaurko eguna piratok. Jolasak haur eta gazteentzat goizean zehar, eta gizarte patriarkalaren arauak dantzan jartzeko jolasa gauean, Sardiñerrian. Trinian elkartu dira goizean goiz pirata bihurrienak herri kiroletan ondo pasatzeko edo KalePoza kofradiako lagunek antolatutako hockey tailerrean parte hartzeko. Jai giroan murgildurik gaudela […]

Asteartea, 11: Ubarroien eguna, ospitalera bixita eta Elektrotxarangen II. Topaketa

Asteartea, 11: Ubarroien eguna, ospitalera bixita eta Elektrotxarangen II. Topaketa

2015, abuztuak 11

0 Iruzkin

Asteleheneko abordatzearen ajeak ere ez gaitu piratak etxean uzten! Asteartea egun hunkigarria izan da! Urtero bezala Piratok ospitala abordatu dugu! Ezkila kapitaila, Matti eta pirata taldea bertaratu dira trikiti doinuekin ospitaleko pasilo eta bertakoak alaitzera! Festara hurbildu ezin izan dutenei eraman diegu gaurkoan guk festa! […]

Astelehena, 10: Abordatzeko Haizetea

Astelehena, 10: Abordatzeko Haizetea

2015, abuztuak 10

0 Iruzkin

Haize indartsua izan degu gaur Kontxako badian, indartsuegia aukeran. Abordatzearen momentuan, kaitik irten diren baltsei Kontxara iristen lagundu beharrean, Ondarreta eta Santa Klara aldera bideratu ditu eta oso zaila bilakatu da Kontxako hondartzara berbideratzea. Horregatik, eta partaide guztien segurtasuna delako gure lehentasuna, oraindik kaitik irten gabe zeuden […]

Igandea, 9: Erromeria eguna Kaia eta Trinian

Igandea, 9: Erromeria eguna Kaia eta Trinian

2015, abuztuak 9

0 Iruzkin

Urtero Erromeria Eguna Urgullen egiten degun arren, aurtengoan, eguraldia dela eta, Kaian geratzea izan da gure hautua. Hala ere primeran pasatu dugu eguna! Goizean goizetik Pirata Bihurri asko hurbildu dira Sardinerak eta Aingura kofradiek lagundutako erromeriara. Kaia dantza eta saltoz alaitu dugu eta  Lastan musika […]

Larunbata, 8: Hasi da jaia!

Larunbata, 8: Hasi da jaia!

2015, abuztuak 9

0 Iruzkin

  Festetan blai. Piratak hasi gera Donostia abordatzen berriz. Kofradietako ordezkari guztiekin batera iluntzean lehorreratu dira Ezkila eta Matti kaian. Bertan harrera egin diegunek bat egin dugu lehenago hiriko hainbat puntutan eta ikusgarria izan da nola koloreztatu ditugun bazter guztiak. Ikusi nahi dituzu kofradiek txupinazora […]

Azken oharrak

Azken oharrak

2015, abuztuak 7

0 Iruzkin

Gaur goizean, guneen muntaiarekin ari ginen bitartean, mural baten margoketarekin ere hasi gara eta agerraldi bat eskaini dugu. Bertan, Talaia lan taldearen lana azaldu dugu eta egitarauko hainbat puntu azpimarratu ditugu. Hemen dezue egindakoaren prentsa oharra: ***** Talaia lantaldearen aurkezpena, eraso sexisten aurkako protokoloa eta […]

ABORDATZE EGUNEKO BAZKARIKO TXARTELAK SALGAI

ABORDATZE EGUNEKO BAZKARIKO TXARTELAK SALGAI

2015, abuztuak 4

0 Iruzkin

Adi Piratak! Abuztuak 10an, Donostia Abordatu aurretik, bazkari goxoa zai egongo zaizue. Aurten garrantzia berezia eman diogu jasangarritasunari eta poz handiz jakinarazi nahi dizuegu elikagai eta edari guztiak bertako eta garaiko produktuekin egingo direla, osasuna ta bertako ekonomiaren alde!  Lur lan baserritarren elkarteak prestatuko du […]

Elkartasuna eta Euskararen aldeko mezua zabalduko dute Ezkila Kapitainak eta Mattik

Elkartasuna eta Euskararen aldeko mezua zabalduko dute Ezkila Kapitainak eta Mattik

2015, abuztuak 4

0 Iruzkin

Ezkila Kapitainak look berria Itxura eraberrituarekin dator aurtengo Ezkila Kapitaina. Ondotxo ezagutzen dugu partxe bat begian, zapi beltza buruan, gorri-beltz jantzia eta kanpai hotsarekin Aste Nagusi Pirataren norabidea adierazten digun pertsonaia. Ezkila da Piraten Aste Nagusiaren kapitaina, eta bera da mugimendu osoak bultzatzen dituen baloreen […]

2015eko Donostiako Aste Nagusi Piratako egitarau kulturala

2015eko Donostiako Aste Nagusi Piratako egitarau kulturala

2015, uztailak 29

0 Iruzkin

Aupa Piratak!! Kofradien egitaraua aurkeztu ondoren, hemen duzue aurtengo egitarau kulturala. Guztion artean sortua eta guztion gozamenerako eginiko egiraua da honakoa, anitza eta koloretsua. Musika taldeak, bakarlariak, bertsolariak, antzerkiak, poesia errezitaldiak eta beste izango ditugu abuztuaren 8tik 16ra ospatuko den Aste Nagusi Piratan. Berrikuntza moduan, […]