Matti

Mattik urtero ideia eta balore ezberdin bat ordezkatuko du. Gure ustez interesgarriak diren ekimenak edo baloreak bultzatu dituzten eragile, elkarte edo taldeen ordezkaria izango da Aste Nagusiko sinbolo hau.

URTEZ URTE:

2013 – Etxe kaleratzeen aurkako borroka.

2012 – Martuteneko auzo elkartea.

Pozten gara, Hassanna!

Pozten gara, Hassanna!

2016, urriak 5

0 Iruzkin

Gaur jakin dugu Espainiako Auzitegi Nazionalak asilo babesa aitortu diola Hassanna Aaliari. Aurtengo Aste Nagusian gurekin aritu da Hassanna, Kateryna Kirsanovarekin batera, errefuxiatuen egoera ikustarazteko Matti pirataren figura betetzen. Pozgarria izan da piratontzat albistea, asko pozten gara, Hassanna! Zorionak behingoagatik zure egoera argitu eta bide […]

Errefuxiatuek botako dute txupinazoa Aste Nagusi Piratan

Errefuxiatuek botako dute txupinazoa Aste Nagusi Piratan

2016, abuztuak 5

0 Iruzkin

Kaixo piratak! Dakizuen bezala, Piratontzat funtsezkoa den balore bat oinarri hartuta lan egiten duten eragileek botatzen dute urtero Aste Nagusi Pirata irekitzeko txupinazoa. Argi ikusi dugu errefuxiatuen gaia bisibilizatu nahi genuela eta, horregatik, Aste Nagusian errefuxiatuek botako dute txupinazoa, Aingura Kofradiak lagunduta etorriko den Ezkila […]

Larunbatean etorkizunez jantzi genuen Dono$tia!

Larunbatean etorkizunez jantzi genuen Dono$tia!

2016, otsailak 11

0 Iruzkin

Aupa piratak! Ajeak eta tristurak pasata, hemen dituzue larunbateko bideo eta argazkiak! Larunbatekoa kolore eta originalitate festa aparta izan genuen. Izan ere, “Nolakoa izango da Dono$tia 2116an?” galderari emandako erantzunak anitzak izan ziren! Bazeuden 100 urte barru zaborraren hiriburu izango dela pentsatzen zutenak, baita ur azpian […]

Larunbata, 8: Hasi da jaia!

Larunbata, 8: Hasi da jaia!

2015, abuztuak 9

0 Iruzkin

  Festetan blai. Piratak hasi gera Donostia abordatzen berriz. Kofradietako ordezkari guztiekin batera iluntzean lehorreratu dira Ezkila eta Matti kaian. Bertan harrera egin diegunek bat egin dugu lehenago hiriko hainbat puntutan eta ikusgarria izan da nola koloreztatu ditugun bazter guztiak. Ikusi nahi dituzu kofradiek txupinazora […]

Elkartasuna eta Euskararen aldeko mezua zabalduko dute Ezkila Kapitainak eta Mattik

Elkartasuna eta Euskararen aldeko mezua zabalduko dute Ezkila Kapitainak eta Mattik

2015, abuztuak 4

0 Iruzkin

Ezkila Kapitainak look berria Itxura eraberrituarekin dator aurtengo Ezkila Kapitaina. Ondotxo ezagutzen dugu partxe bat begian, zapi beltza buruan, gorri-beltz jantzia eta kanpai hotsarekin Aste Nagusi Pirataren norabidea adierazten digun pertsonaia. Ezkila da Piraten Aste Nagusiaren kapitaina, eta bera da mugimendu osoak bultzatzen dituen baloreen […]

Abortoaren aldeko mugimendua da aurten Matti

Abortoaren aldeko mugimendua da aurten Matti

2014, abuztuak 8

0 Iruzkin

Matti pertsonaiak, aurreko urteetan ere azaldu dugun moduan, urtero ideia edo balore ezberdin bat ordezkatuko du. Donostiako Piraton ustez interesgarriak diren ekimen eta baloreen gainean lan egiten duten eragile, elkarte edo taldeen ordezkaria izango da Aste Nagusi osoan zehar. Hala, aurtengoan Gipuzkoako Abortuaren Aldeko Plataformak […]

2013ko Matti: Etxe Kaleratzeak Stop kolektiboa

2013ko Matti: Etxe Kaleratzeak Stop kolektiboa

2013, abuztuak 8

0 Iruzkin

2013ko Aste Nagusi Piratan Matti pertsonaia izango dena aurkeztu dugu. Daniel Férnandez, Arabako Elikagaien Bankuko presidenteak, Zeledonen eskutik zapia jaso zuenean esan bezala, elkartasunik gabeko jairik ez dago. Eta hizki larritan idatzitako elkartasunari erreparatu diogu Mattiren ahotsa etxe kaleratzea pairatu duten lagunei bati eskaini diegunean. […]

2012ko Matti: Martuteneko bizilagunak

2012, abuztuak 9

0 Iruzkin

Lehenengo edizio honetan, Martuteneko bizilagunak omendu nahi izan ditugu. Iazko uholdeen ondoren jarrera txalogarria izan zuten, nahiz eta hedabideren bat saiatu jende honen desgrazia politikoki erabiltzen. Auzolanean eta elkarri laguntzen aurrera egin zuten asko egun batetik bestera egoera oso zailean geratu zirenean. Aurten beraz, Matti […]

Nondik dator Mattiren figura?

Nondik dator Mattiren figura?

2012, uztailak 11

0 Iruzkin

Matti izeneko figura hau ez da hutsetik asmatua. Martin de Villafranca Donostiako kapitainari egindako keinu txikia da. Pertsona hau, 1615. urtean Islandian bidegabeki erail zuten. Garaiko dokumentuen arabera, 1615a urte zaila izan zen Islandaian, uda amaitu zen arte kostaldeak izoztuta izan baitzituzten, eta horregatik, azienda […]