Eskandalosa

Pirata ez lokartu, eskandalizatu!
Piraten parte izan nahi baina gure lekua aurkitzen ez genuen hankapalo galdu batzuk 2016an hartu genuen Dono$tia abordatzera eramango gintuen olatua.

Piraten parte izan nahi baina gure lekua aurkitzen ez genuen hankapalo galdu batzuk 2016an hartu genuen Dono$tia abordatzera eramango gintuen olatua.

Itsasoak zeharkatu eta beraien jabe ziren belaontzien oihaletako bati zor diogu izena, txikiena izanik ere soinu gehien egiten duenari. Gu hori garelako: kofradia txikia, baina Donostia astintzera etorria.

Itsasontzi berean mugitzen gara kofradiako kideak; kapitainik ez badaukagu ere beti aurrera salto egiten dugunak, marinel guztien iritzi eta ideiek garrantzia bera izan eta erabakiak taldean hartzen ditugunak.

Muga pertsonalak, aurreiritziak eta tabuak eztandaraztera gatoz, piraten mugimendua aniztu eta identitate desberdinak ikusaraztera. Piraten etiketak moztera!

Iparra aspaldi galdu bazenuen eta itsasontzi bila bazabiltz, Eskandalosan lekua daukazu! Izan bihurri, izan pirata, izan Eskandalosa!

Jarrai gaitzazu sare sozialetan:

BESTE KOFRADIAK