Filibusteroak

filibusteroak ertainaFilibusteroak euren kontura jokatzen zuten piratak ziren. XVIII mendean, patenterik ez gobernu-batzorderik gabe beste lurralde batzuetara jotzen zuten, hauek konkistatu nahian. Gu ere Donostia Abordatzera gatoz, gure Antiguatar izaera aldarrikatuz.

Tunelaz bestalde, Aste Nagusian alternatibarik ez dugula ohartuta, hutsune horri aurre egin eta Donostiako Piraten egitaraua Antiguara ere iristeko helburuarekin sortu gara. Gure burua: pirata, Filibustero, euskaldun, parekide eta parte-hartzailetzat dugun Antiguako adin ezberdinetako jendea batu gara eta talde zabal zein heterogeneoa osatu dugu.

Piraten Flamenkadan aurkeztu genuen geure burua, eta apurka-apurka gure Kofradia itxura hartzen ari da. Igo Antiguatarren barkura, guztiak zaudete gonbidatuta Filibustero izatera!

Beste Donostia bat posible delako.

Hiri oso bat daukagu oraindik abordatzeko!

Izan Filibusteroan berri zuzenean sare sozialen bitartez:


Ostegunean Bizifesta! Gora bizikleta! Gora festa!

Ostegunean Bizifesta! Gora bizikleta! Gora festa!

2014, abuztuak 9

0 Iruzkin

Piratok ur eta aire garbia maite dugu. Piratok aske mugitzea maite dugu. Piratoi ez zaigu galipota gustatzen eta inperioen fragatak baino beldurgarriagoak zaizkigu petroleontziak. Horregatik Aste Nagusi Piratara lehorreratzean bizikletan ibiltzen gara eta ulergaitzak zaizkigu ataskoak  edo pertsona bakar bat mugitzeko bi tonetako tramankuloak behar […]

Filibusteroak kofradia sortu dute Antiguako Piratek!

Filibusteroak kofradia sortu dute Antiguako Piratek!

2014, abuztuak 3

0 Iruzkin

  Filibusteroak euren kontura jokatzen zuten piratak ziren. XVIII mendean, patenterik ez gobernu-batzorderik gabe beste lurralde batzuetara jotzen zuten, hauek konkistatu nahian. Gu ere Donostia Abordatzera gatoz, gure Antiguatar izaera aldarrikatuz. Tunelaz bestalde, Aste Nagusian alternatibarik ez dugula ohartuta, hutsune horri aurre egin eta Donostiako […]