KalepOza

[caption id="attachment_3253" align="alignleft" width="286"]kalepoza-logoa KalepOza![/caption]

Izenak berak dioen bezela, Aste Nagusiari kolorea eta poza emateko jaio gara. Gure izenak bi jatorri dauzka, biak ala biak kalepoztarrok gure egiten ditugunak. Lehena KALE LAGUNAK, Alde Zaharreko hockey taldea, guretzako kirol talde hutsa baino harago doana, bai taldearen filosofiagatik eta baita bere eraginkortasunagatik ere. Eta bigarrena, BIZI POZA, aldi berean helburu eta bizi filosofia. Bi iturri hoietatik sortu da KALEPOZA!

Nola definitzen dugun gure burua? Alde Zaharreko lagun kuadrila desberdinak biltzen dituen talde hetereogeno bezala. Gure auzoari Aste Nagusian alaitasuna eman nahi diogu eta urte luze hauetan Donostiako Piratetan parte hartu ondoren, orain parte hartzetik parte izatera pasa nahi dugu.

Horregatik da fuxia gure kolorea. Kolore honek primeran transmititzen duelako festei saltsa jartzeko daukagun grina! Piraten lanari gure aletxoa gehitzera gatoz, urtez urtez mugimendu honek hazten jarraitu dezan.

Jaso KalepOza kofradiaren zuzeneko berriak sare sozialen bitartez!


Kofradia berria abian: KalepOza!

Kofradia berria abian: KalepOza!

2014, maiatzak 18

0 Iruzkin

Piratak! Kofradia berri bat dugu gure artean bizipoza zabaltzeko Aste Nagusi Piratan: KALEPOZA! Alde Zaharreko lagunek sortu dute. Ongi etorri!! Ondoren daukazue Irutxuloko Hitzan argitaratu duten artikulua kofradiaren sorreraz: Donostiako Piratek beste kofradia bat sortu dute: Kalepoza   Sardiñerak, Xibaro 77+, Moko, Eskifaia, Pirata Bihurriak, […]