Xibaro

[caption id="attachment_2838" align="alignleft" width="300"]Xibaro kofradia! Xibaro kofradia![/caption]

Amerikar kontinentearen 1492ko konkistatik aurrera ontzi espainolek eta portugesek milaka afrikar hartu zituzten esklabo, bortxaz itsasoaren beste aldera eramateko. Baina esklabotzari eta akulturazioari aurre eginez, askok ihes egitea eta komunitate askeak sortzea lortu zuten. Hala, beren hizkuntzari, identitateari eta herri izaerari eutsi zioten. Konkistatzaileek etengabe jazarri zituzten eta askatasunean bizitzea erabaki zutenek espetxea eta ihesa ezagutu zuten. Batzuk ziegetan ordaindu zuten; besteak, mendi eta txoko ezkutu urrunetan topatu zuten esklabotzaren kateetatik libratu eta aske izaten jarraitzeko modu bakarra. Xibaroak deitu zieten herritar hauei.

Euskaldunok ere mendeetako bortxari eta akulturazioari aurre egin diogu eta, oraindik ere, gure hizkuntzari, identitateari eta herri izaerari eusteko borrokan dihardugu, askatasunaren bidean. Gurean ere baditugu duintasunaren ordaina ziega ilunetan, urruneko txokoetan eta mendietako sasietan ordaintzen ari diren xibaroak.

Egoera gordina izan arren, bizipozari eutsi zioten afrikar xibaroek. Eta hala, haietako asko berriro ere itsasoratu eta pirata gisa ibili ziren Karibeko eta Ozeano Bareko uretan. Guk ere ez diogu gure bizipozari uko egin eta xibaroak ahaztu gabe, gune askeak sortzen dihardugu. Urtero gure kofradiaren izenak zenbaki bat eramango du, Aste Nagusia hasten den egunean ziegetan ditugun xibaro donostiarren kopurua izango da. Kopuru hau ezabatuko dugun eguna dugu amets.

Ameriketan xibaroak itsasoratu eta pirata lanetan ibili ziren bezala, Donostiako xibarook ere itsasoratu egin gara.

Xibaro kofradiaren berri zuzenean jaso dezakezu sare sozialen bidez:

aurten Xibaro 49+

2016, abuztuak 2

0 Iruzkin

Aurten Xibaro dexente atera dira eta gure artean izango ditugu piraten aste nagusian gozatzen. Baina oraindik badugu lana! Aurten Xibaro 49+ izango gara. Ikus dadila kaleetan aste nagusi osoan zehar!!!!   Hemen duzue 2016rako prestatu dugun egitaraua:    Eta… zer moduz moldatzen zarete bals-a dantzatzen? […]

Xibaroen deialdia!

Xibaroen deialdia!

2015, urtarrilak 25

0 Iruzkin

Adi Xibaro eta beste kofradietako piratak! Ostiral honetarako, urtarrilak 30, deialdia egiten dizuegu eskuartean ditugun proiektuak azaldu eta eztabaidatzeko! Begira, begira… Animatu, izan pirata eta izan Xibaro!

Xibaro Eguneko argazkiak

Xibaro Eguneko argazkiak

2013, abuztuak 18

0 Iruzkin

Aupa Xibaroak! Piztu.infoko lagunek bazkariari buruz egin duten bideoa zintzilikatzen dugu. Eta hemen gure eguneko argazki batzuk! Flickr-en gehiago ikus ditzakezue (hemen eta hemen)  

Xibaro Eguna larunbatean!

Xibaro Eguna larunbatean!

2013, abuztuak 15

0 Iruzkin

Xibaroak! Animatu eta zatoz gurekin La Flamenkara Xibaro Egunera. Gurekin egoterik ez duten xibaroak izango ditugu gogoan… Plana polita izango da: herri-bazkaria, bertsolariak, kantuak, kontzertua… Zatozte txaleko eta kamixetekin, eta baita pirata zapia jantzita ere. Ez dezaten mihi gaiztoek esan serioegi garenik… Herri-bazkariko txartelak salgai […]

Xibaro Shake Eskifaiari eskainia!

Xibaro Shake Eskifaiari eskainia!

2013, abuztuak 6

0 Iruzkin

Piratak! Hasi dira kofradiak sortzen, eta honekin batera, hauen arteko pikea! Ikusi Xibaro77+ kofradiakoek Eskifaiakoei dedikatu dieten bideoa euren bazkarira gonbidatzeko.

Xibaro kofradiaren egitaraua!

Xibaro kofradiaren egitaraua!

2013, abuztuak 3

0 Iruzkin

Piratak! Hemen kofradia gisa prestatu dugun egitaraua! Espero dugu gustatzea!!!

Xibaro 77+ kofradia sortu dute ziegetan dauden 77 donostiarrak gogoan

Xibaro 77+ kofradia sortu dute ziegetan dauden 77 donostiarrak gogoan

2013, abuztuak 2

1 Iruzkin

  Hamaika urte igaro dira jada lehen piratek Donostiako kaia abordatu zutenetik; postaletako Donostia ponpox eta grisa herri grinaz, kolorez eta ilusioz abordatzera etorri ziren. Eta urtez urte geroz eta pirata gehiago lotu zaio jai herrikoi, parte-hartzaile, euskaldun eta parekideak sustatzeko lehen pirata haiek hasi […]