Deialdia: Kultur jardueraren bat antolatu nahi duzu?

|
2015-07-15
|
0

14979101925_fd58525862_k Kaixo artista pirata! Lau aste geratzen dira Aste Nagusi Piratarako!! Kofradia eta lantaldeetan jo eta su ari gara lanean. Aurtengoa ere ikaragarrizko Aste Nagusia egingo dugu eta denok batera Dono$tia abordatzen jarraituko dugu! Badakigu ez dela denbora askorik geratzen, baina ideia polit bat izan dugu eta ez dugu saiatu gabe geratu nahi. Gure hiriko jaiak dira, eta jai herrikoietan parte hartzea gakoa da. Egitaraua ere geroz eta era parte hartzaileagoan osatu nahi dugu, ahalik eta herritar gehienok senti gaitezen protagonista. Horregatik, deialdi bat zabaltzea pentsatu dugu: Kalean egiteko moduko kultur jardueraren bat antolatu edo egin nahi lukeen piraten bila gabiltza. Antzerki, bertso-saio, tailer, dantza, ekitaldi, show, kontzertu, ibilaldi, monologo, kantaldi... Gure egitarauan leku izan dezakeen zerbait egin nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan! Idatziguzu egitaraupirata@gmail.com helbidera eta adierazi zer egingo zenukeen gustura eta horretarako zer behar duzun. Epea, datorren ostirala uztailak 17 gauerdian. Badakigu epe laburra dela, baina dena antolatu behar dugu eta berehala kartelak inprentara bidali behar ditugu! Ikusten badugu formulak arrakasta duela, eta baietz uste dugu, hurrengo urtean egingo dugu epe gehiagorekin. Piraten hitza duzue. Aldez aurretik bi kontu jakinarazi nahi genituzke: - Guneetan dagoeneko kofradien ekintza ugari aurreikusita dauzkagu. Denontzat lekua egiten saiatuko gara, baina ez bagara denok sartzen, hautaketa bat egin beharko dugu. - Gu ere egoera ekonomiko estuan gaude, eta ez dugu eskaintzeko gehiegirik. Gure esker on zintzoaz gain, parte hartzaileentzat Trinitate enparantzan egiten ditugun afari gozo eta Donostia kanpotik zatoztenontzat gasolinarako diru truke litzateke. Lagunduiguzu abisua zabaltzen zure lagun artisten artean eta egin dezagun gure hiriko egitaraua denon artean, gurea da eta Aste Nagusi Pirata! Aldez aurretik eskerrik asko. Gora jai herrikoiak!!!!!

IDATZI IRUZKINA