Egitarau zabala Aste Nagusi Piratan Trinitate Plazan

|
2016-08-08
|
0

Kaixo piratak! Duela aste batzuk La Flamenkan izango ditugun kontzertuen berri izan zenuten. Aurten urtero bezala, kaia Donostiako Piraten bihotza izango da, baina leku gehiagotara iritsiko gara kofradien egitarauei esker. Trinitate plaza ere gune garrantzitsua izaten da Aste Nagusi Piratan. Bertan, afariak emango ditugu egunero 21:00etatik aurrera, lehengo urtean bezala, aurten ere bertako produktuen alde egin dugu. Goxo afaltzearekin batera, ikusi eta entzuteko asko egongo da gainera! Afaritarako menua: Ibarrako piperrak Tomate entsalada Saiheskia patata eta letxugarekin Oilaskoa patata eta letxugarekin Haragi hanburgesa patata eta letxugarekin Hanburgesa begetala patata eta letxugarekin Brotxeta patata eta letxugarekin (bi egunetan soilik) Brownie Mamizozkia Trinitate Plazako egitarau kulturala: Abuztuak 13, larunbata

  • 23:15ean Physis versus nomos
  • Bi zaldi
Abuztuak 14, igandea
  • 23:15ean Atzoko ogixa
Abuztuak 15, astelehena
  • 23:15ean Dorronsoro eta Hicks
Abuztuak 16, asteartea
  • 23:15ean bertsosaio musikatua ( Alaia Martin, Izarne Zelaia, Beñat Gaztelumendi eta Xamoa. Gai jartzailea: Unai Gaztelumendi)
Abuztuak 17, asteazkena
  • 23:15ean bertsortan ikuskizuna
Abuztuak 18, osteguna
  • 23:15ean Mikel Karton bakarlaria
Abuztuak 19, ostirala
  • 23:15an Txan Magoaren helduentzako ikuskizuna
Abuztuak 20, larunbata
  • 19:30ean Gu Geu taldea
  • 23:30ean La Jodedera
TriniEgitarau

IDATZI IRUZKINA