2015eko Aste Nagusiko egitaraua!

|
2015-07-23
|
0

Gainean dugu dagoeneko aurtengo Aste Nagusia! 2015 honetarako ere sekulako eskaintza oparoa prestatu degu, bai egitarau orokorrari dagokionean eta baita Kofradien egitarauei dagokienean ere. Gaur goizean prentsaurrekoa eskaini dugu Nautikoan, guzti honen berri emateko: Jaia Donostia osoan zehar zabaltzen ari gara, pixkanaka: La Flamenkan, Nautikoan, Trinitate Plazan, Antiguon, Intxaurrondon, Grosen eta beste hainbat lekutan eskainiko dugu Aste Nagusiko egitaraua, hasieran azaldu dugun moduan. Aurtengo berrikuntza ere aipatu dugu, Guardetxean gaueko eskaintza izango baita. Urtean zehar antolatu ditugun komunikazio tailerrekin abiatutako elkarlanaren luzapena da hau, Banda Bat elkartearekin. Egitarauari dagokionean, abuztuaren 8an emango diogu hasiera Aste Nagusiari, Ezkilaren etorrera eta txupinazoarekin. Aurtengoan, gainera, Ezkila kapitaina birsortu dugu. Ez dizuegu askoz gehiago aurreratuko, aurkeztuko dizuegu hemendik gutxira gure kapitain birsortua. Baina aldaketa nabariak izan dituela aipatu nahi dizuegu. Musika eskaintzari dagokionean, aurrerago emango dizuegu honen berri. Baina estilo desberdin ugari izango ditugu aurtengoan, musika talde, bakarlari, abeslari eta DJen artean. Adi egon, datozen egunotan joango gera eta gehiago esaten! Inoiz baino ekimen gehiago antolatu ditugu aurten! 100dik gora: Txupinazoa Kontzertuak gauero Abordatzea Erromeria Guardetxean DJak gauero Elektrotxaranga 2. topaketa Abordatze txikia Bizifesta Haur jolasak Aldrebes Eguna Korrika Flamenka abordatuz Libertalia Akelarrea Bazkariak Playback lehiaketa Kalejira Kantu jira Trinian gauero afariak Hockey tailerra Herri kirolak Sardiñerria Altxorraren bila Intxaurrondoko estankea abordatu Bertsolariak Clownak Breackdance Castellers Irrikitaldia Eta askoz gehiago!! Hemen azpian dituzue bai egitarau orokorra eta kofradien kartelak ederrak! KARTELA015 Eskifaia: eskifaia2015 Pirata Bihurriak: Pirata Bihurriak 15-3 Ubarroiak: ubarroien egitaraua Sardiñerak: Sardinerak kartela Traganarrua: Traganarrua Kartela desenfokatua 2 Kalepoza: KalepOza kartela 2015 Filibusteroak: Filibusteroak Aingura: aingura2015 Xibaro 62+: xibaro-kartela-2015

IDATZI IRUZKINA