Enbata Dator! Donostiako Piraten irratsaioa.

|
2014-12-10
|
0

Enbata Dator!Adi piratak! Ikasturte honetan zenbait ekimen berri jarriko ditugu martxan, eta lehena Donostiako Piratok egingo dugun irratsaioa izango da! Albisteak, erreportajeak, musika, agenda, anekdotak, istorioak, hausnarketak, partxeak eta egurrezko hankak, denetik izango degu! Kofradien nondik norakoak, lantaldeen antolaketa, aurrera begirako asmoak, atzera begirako gertaerak... ederra izango da! Ttan Ttakun irratian egingo dugu zuzenekoa, hilabete bakoitzeko 3. larunbatetan (printzipioz), 12:30tatik 13:30tara. Streaming bidez ere izango duzue entzungai, webgune honetan bertan, eta grabaketa podcast bidez ere entzuteko aukera emango dizuegu. Lehen saioa abenduaren 20an izango da, Santo Tomas bezperan! Adi denok! Eutsi gogor, Enbata Dator eta!

IDATZI IRUZKINA