FlamenkadaA12

|
2015-12-24
|
0

Flamenkada A12, 2016 eraikitzen

Donostiako Piratok 2015. urteari amaiera eman genion pasa den abenduak 12an Doka Kafe Antzokian urteko azken FLAMENKADA ospatuz. Flamenkadaoro gertatu ohi den lez, hainbat gai izan genituen eztabaidagai batu ginen berrogeita hamar bat kideren artean. Donostiako Piraten 2015eko erronken atzerabegirakoa, Piraton arteko zaintza lana, 2016ko Europako Kultura Hiriburutzari buruzko gogoeta eta 2016 urteko helburuen sailkapena izan ziren Abenduak 12ko Flamenkadaren ardatz nagusiak. Zaintza taldeak hasiera eman zion jardunaldiari, Piraton arteko harremanei eta jaiak bizitzeko erari buruzko ariketa batekin. Piratak talde txikitan banatu eta hamar esaldiko zerrenda banatu zitzaigun. Bertatik, talde bakoitzak garrantzitsuenak iruditzen zaizkion hiru esaldi aukeratu beharra zeuzkan. Zerrenda horretan, norberaren zaintza, iritzi ezberdinen errespetua, konpromezu maila, militantzia, gozamena edota atsedena zeuden hizpide. piratak1 Jarraian, pasa den aurreko Flamenkadetan zehaztutako 2015eko erronken errepasoari ekin zitzaion. Hainbat lorpen nabarmentzekoak dira, hauen artean: piraten guneei buruzko gogoeta, lanean ari garen piratok ere gozatzeko moduko Aste Nagusi bat egitea, jai ereduari buruzko gogoeta, kofradien arteko elkarlana eta piraton arteko zaintza indartzea, kontsumo konszientea bultzatzea, formakuntza sustatzea. piratak2 2015eko erronkei atzerabegirakoa eman ondoren, 2016ra begira jarri gintzaion, gainean daukagun Europako Kultura Hiriburutzari buruz. Gai hau aztertzeko osatutako taldeak europako hiriburutzaren testuingurua aurkeztu zuen oinarrizko galderak mahai gainean jarriz: Zer da Europako Kultur Hiriburutza? Zer ekarriko du? Zer da kultura eta zer esanahi dauka Donostiarrontzat? Zeri deitzen zaio kultura herrikoia? Talde txikitan, Piratok bi ardatz aztertu genituen, batetik Donostiako Piraten posizioak nolakoa izan behar zuen, bestetik postura horri jarraiki zein ekintza aurrera eraman genitzakeen. piratak4 Flamenkadarekin amaitzearren, aldez aurretik Kofradia bakoitzak zehaztutako 2016ko erronken zerrenda aurkeztu zen, sei ardatzetan banatuta: antolakuntza eta metodologia, kofradiak, lantaldeak, balioak, guneak, egitaraua. Kide bakoitzak bost gometxa eskutan hartuta, mural txurian zehaztuta zeuden hogeitik gora erronken artean lehentasunak jarri zituen. piratak5 Berriro ere Flamenkada emankorra mamitu dugu Donostiako Piratok eta bidez batez jai herrikoiak aurrera eramateko aukera ematen diguten bidelagunak gogoan izan nahi ditugu. Bi nabarmendu nahi genituzke oraingoan, batetik Doka Kafe Antzokia lekua eskaini izateagatik, eta bestetik Kortxoenea urtetik urtera Donostiako Piraton ezinbesteko gune eta proiektu izateagatik.  

IDATZI IRUZKINA