Webgunearen helbidea aldatu degu!

|
2014-12-16
|
0

Donos_MG_7932tiako Piratek webgunearen helbidea aldatu degu, eta .eus domeinuaren parte izatera igaro gera! Hemendik aurrera, gure webgunea ez da gehiago www.izanpirata.info izango. Aldaketa prozesu sakona ari gera bizitzen azken urte honetan Donostiako Piratak, eta honekin batera webgunearen izena eta domeinua aldatzea erabaki degu. Hilabete honen hasieran, euskararen egunean, .eus domeinua eskuratzeko fase irekia martxan jarri zen, eta Donostiako Piratok honekin bat egitea erabaki degu. Euskara eta euskal kultura interneten zabaltzeko asmoz eta euskararen normalizaziorako lanean ari den PuntuEus fundazioaren asmoekin bat egin dugu, eta webgunearen izena aldatzeaz gain, .eus domeinua erosi degu. Beraz, hemendik aurrera, gure webgunea www.donostiakopiratak.eus izango da! Gogoratu eta lagundu zabaltzen gure helbide berria!

IDATZI IRUZKINA