Igandea 14: Bero sargoriari aurre egiteko hamaika modu eta Gatiburen kontzertua

|
2016-08-16
|
0

Frexko frexko!

Frexko frexko!

Aste nagusi Piratako bigarren eguna: igande eguzkitsu eta benetan beroa! Goizean goizetik Urgullera igo dira pirata batzuk, urtero bezala bazkaria, erromeria eta siesta egiteko asmotan. Argazki galeria ederra egin dugu Flickr-en, sartu eta eman begirada bat! Eguzkiak gogor jo du eta freskatzeko moduak aurkitu behar! Eskandalosa kofradiakoek ur jolasak egin dituzte eta gustura ibili dira. Traganarru kofradiak estanketa abordatu du Intxaurrondon; ez dakigu askorik freskatu diren, baina oso ondo pasa dute, hori bai behintzat! Arratsaldean oreka eta trebetasuna lantzeko aukera izan dute piratek, Eskifaiak antolatuta zirko tailerra eskaini baitu Ilargi berdeak Lastan. Txiribuelta egin, buruz behera jarri eta soka gainean ibiltzen ikasi dugu. Zirkoan aritzeko gogorik ez zutenek Urban 13-rekin dantza egin dute Nautikoan, eguzkiak iluntze eder bat oparitzen zigun bitartean. Gauean goraino bete zitzaigun Flamenka Gatiburen kontzertua entzuteko. Izugarria izan zen!  

IDATZI IRUZKINA