Igandea, 16: Irrikitaldia

|
2015-08-16
|
0

Igandea, Aste Nagusi ofiziala amaitua dagoen egun honetan, piratok Irrikitaldia ospatu dugu, ñoñostiarrismoari barre egin eta amaiera borobila emateko izugarria izan den Aste Nagusi piratari. Luxuzko martxa Boulevard-etik abiatu da, kioskoan aurkezpenak egin ondoren elizarainoko bidea egin dute. Desfile buruan joan dira hainbat ordezkari instituzional eta erlijioso; maila altueneko burgesia ere ez da atzean geratu. Baina zalantzarik gabe zezenketak izan dira Irrikitaldiko protagonistak, udal talde berriaren eskutik Aste Nagusira itzuli direnez, leku berezia izan dute parodian eta egun osoan zehar. Irrikitaldian izan bazara, ziur argazki galeria honetan agertuko zarela: Irrikitaldia 2015 Eta ez bazara bertan egon, antzerkia ikusteko aukera daukazu Eskunabarra erabiltzailearen bideo hauei esker:

IDATZI IRUZKINA