Ihauteriak datoz!

|
2015-01-26
|
0

Ihauteriak gainean izango ditugu segituan, eta Piratok ere geure ikuspegitik ospatu nahi degu festa hau! Larunbatean poteo girotua egingo degu Alde Zaharreko kaleetatik zehar, eta igandean bazkaria, desfilea, poteo musikatua eta bertso festa izango ditugu! Mozorrotzeko gaia, honakoa izango da: Ipuin Klasikoak Deseraikitzera! . Zergatik izan behar du salbatua Txanogorritxuk? Eta bere burua zaintzeko gai bada? . Zergatik beti dira errege-erregina, printze eta printzesak zintzo eta irabazleak? Gora errepublika! . Errauskinerentzat, edertasun fisikoa nahikoa da bizibaldintzak hobetzeko? Eta polita ez balitz? . Hiru txerrikumeak jateko aitzakiaz, etxeak suntsitu zituen otsoak. Eta beganoa balitz? . Loti ederrak Printze Urdinaren beharra al du bizitzeko? Eta printzesak nahiago baditu? Edo nekazari xumeak? Eman buruari, aukeratu ipuin klasikoren bat, gure mitologiako istorioren bat edo bururatzen zaizuena, eta eman diezaiogun buelta! Animatu, mozorrotu, eta izan Pirata! Ihauteriak

IDATZI IRUZKINA