Pirata Bihurriak IV Martxa Nordikora goaz!

|
2016-02-13
|
0

Kaixo piratak!

Igande honetan IV.Martxa Nordikoa antolatuko du ASPANOGIk  Donostian. ASPANOGI, Gipuzkoako haur minbizidunen gurasoen elkartea dugu: Pirata ezin ausartagoez osatutako elkartea!

Familia guzti hauek gu denontzako eredu direla sinesten dugulako, eta gure elkartasuna eta laguntasuna adierazi nahi dugulako, 11:00etan hasiko den Martxa Nordikora joango gara Pirata Bihurriak ere! Denak zaudete gonbidatuta gurekin etortzera, ongi pasatzera eta elkartasuna adieraztera!

Bihurriok ere sentitu, pentsatu eta ekiten dugulako: Izan bihurri! Izan pirata! Izan ibiltari!

 

IDATZI IRUZKINA