‘Izan Pirata’ dokumentala DVDan eskuragarri

|
2013-08-15
|
0

Izan Pirata. Jaia eraldaketa sozialerako tresna.

Izan Pirata. Jaia eraldaketa sozialerako tresna.

Piratak! Albiste onak!! Iritsi dira "Izan Pirata, jaia eraldaketa sozialerako tresna" dokumentalaren DVDak! Emaila ere bidaliko dizuegu abisua emanez, baina Verkami bidez aurrez erosi duzuenok eta eskura jasotzeko prest zeundetela adierazi zenutenok, gaur ostegun arratsaldean (17:00 - 20:00) eta ostiral eta larunbatean egun osoz (12:00-14:00 eta 17:00 - 20:00) pasa ahal izango duzue. La Flamenka gunean montatu dugun postutxoan egongo dira, Piraten bestelako materialarekin batera. Larunbatetik aurrera, postaz bidaliko dizuegu eskura jaso ez duzuenoi. Eta DVDa erosi nahi duenak ere, 10€an salgai jarriko ditugu. Dokumentala euskarazko, gaztelaniazko, frantsesezko, ingelesezko eta katalanezko azpidatziekin dago. Eskerrik asko bihotzez lan hau itzultzen bolondres lana egin duzuen guzti-guztioi.

IDATZI IRUZKINA