Kalea eta gaua denonak dira

|
2014-08-17
|
0

PAREKIDETASUNA gaiaren argazki onenaren saria

PAREKIDETASUNA gaiaren argazki onenaren saria

Amaitu da Aste Nagusia. Izan ditugu festetan hamaika gauza polit; eta izan dugu saltsa, egin dugu barre, egin dugu lan, egin dugu dantza, egunez eta gauez, elkarrekin eta norberek bere gustora. Baina jakin badakigu, jaietan egunerokotasunean ematen diren genero rolak, botere harremanak eta indarkeriak erreproduzitzen direla era kondentsatuan. Pasa den igandean, eraso sexista bat salatzeko egin genuen elkarretaratzean, argi utzi genuen: jaiak, eduki sinbolikoz beteta dauden adierazpen sozialak direla eta denontzako jaiak nahi ditugula, Kalea eta gaua, denonak direla eta erasoak erantzuteko prest gaudela. Larunbat goizaldean, La Flamenkan eman ziren hainbat jarrera erasokorrek (eta guk jakin gabe jaietan zehar emango ziren beste hainbat jarrera sexistek) argi erakusten digute oraindik ere jaiak modu osasuntsuan bizitzeko bidea egiteko dugula. Berriro diogu: Autodefentsa feminista aldarri hartuta, ez gara ixilik geldituko eta edozein eraso ozen salatzen jarraituko dugu. Bitartean, irmo jarraitu beharko dugu denok, denon ardura delako, jendarte justuago baten alde, eta erasorik gabeko jai parekideen alde lanean. Horretarako tresnak sortzen eta denontzako seguruak izango diren espazioak eraikitzen. Bakoitzak bere eremutik eragitea ezinbestekoa da. Erasorik ez erantzunik gabe! Gora Aste Nagusi pirata!!! Gora irrikitaldi osasuntsua! Eta jarrai dezgun urte guztian zehar lanean bestelako jai ereduen alde! Gora jai feministak!!

IDATZI IRUZKINA