Aingura

Ekologismoa. Elikadura burujabetza. Ekonomia soziala.
Ikuspegi ekologista eta festak ez dira kontrajarriak !

Naturarekiko errespetua eta kontzientziazioa bultzatzen zuen kofradiarik ez zegoela ikusita, lagun talde batek Aingura sortzeko proposamena egin zuen.

Ekolojismoaren aldeko apustua Piratetara ere ekartzeko beharra ikusi genuen. Izan ere, iruditzen zitzaigun merezi zuela festa giroa izanik ere, urtean zehar izaten ditugun baloreak Aste Nagusian mantentzko esforzua egitea eta horren inguruko gogoeta sustatzea. (bertako ekoizleekin elkarlana, garraio jasangarria, birziklaia,...jasangarritasuna finean)

Sorrera ezkeroztik, kofradia pixkanaka hazi da eta ikuspegi ekologista Piraton Aste Nagusian txertatzeko hainbat ekintza gauzatu ditugu: Libertalia, Kofradiako bazkaria (bertako produktuekin)...eta gure ekitaldi kuttunena: Bizifesta!

Beraz, jaiak ere ingurugiroarekiko errespetuz egin daitezkela sentitzen baduzu, eta horretan lagundu nahi baduzu...Ongi Etorri Aingurara!

BESTE KOFRADIAK