JaranEro

Festa eta iraultza
Festak herriarenak direla sinistuz, auzolanak elkartu dituen gazte talde anitza gara. Aste nagusia egin nahi dugu….eta hau da gure ekarpena: festa, dantza eta iraultza!

Kaiko harresi kanpoko eremua Jarana deituriko zonaldea zen. Bertan izaten ziren piratak taberna ertzean zurrutean. Bertatik geratzen garen azken elemenentuak gara. JaranEroak.

Taberna zuloak itxi eta katxondeo nahiak jota, harresiz kanpo biltzen garen azken patapaloak.

Ez ditugu jaiak ulertzen hauen partez izan gabe, jaiak guk, herritarrok antolatu nahi ditugu.

Auzo eta zonalde ezberdinetako piratak gara, auzolanak elkarturikoak. Jaiak bizi gaitu, eredu berri baten alde lan egin eta borrokatzeak. Hauxe da Dono$tia honen errealitateak eskaintzen digunaren aurkako gure babesa. Badugu zeri kantatu, eta badugu nori kontatu.

Egin dezagun topa jaien defentsan, goizak harrapatu baina lehen! Izan pirata, IZAN JARANERO!

BESTE KOFRADIAK