Kalepoza

Kaleak pozez bete nahi ditugu
Izenak berak dioen bezela, Kalea umore onez eta pozez bete nahi dugun Alde zaharreko zenbait kuadrila gera, Kale Lagunak hockey taldearen inguruan ibiltzen gera eta Bizipoza bizitzako lelo bezela eramaten degu.

Kalepoza da gure kofradiaren izena, Kale Lagunak hockey taldea-ren inguruan ibiltzen geran zenbait koadrilaz osatua eta BiziPoza bizitzako lelo moduan daukagun pertsonaz osatua. Alde zaharrekoak gera eta ilun dagoen auzo bat, kolore biziz bete nahi degu.

Jaietan gure parte hartzea aktiboa izatea eta egun daukagun jendarte eredua barrutik eragin nahi degu, eta jaietan, egun berezi hauetan, iluntasun honi kolorea jartzen saiatzen gera. Horregatik, gure kolorea, kolore fuxia da, benetan jaietan lotsak eta penak alde batera utzi eta jaietaz gozatu eta poza trasmititu nahi degulako.

Donostiak behar duen eredua transmititzen dute piratek, gizartearen parte hartzea, euskararen zabalpen eta indartzea, feminismoaren balorean oinarrituta zabaldu nahi ditu, guk antolaturiko jai batzuk antolatuz, eta guk horren parte izan nahi genuelako sortu genuen gure kofradia, Kalepoza.

BESTE KOFRADIAK