Ubarroiak

Groseko kofradia
Jaia kale eta auzora zabaltzeko etorri dira Ubarroiak!

Ubarroiak, kolore iluneko itsas-hegazti lepaluzeak dira. Piraten antzera, itsas-lapurrak ere badira... eta botinaren ondoren, kriston festa muntatzen dute denen artean.

Groseko hareatzetan sortu ginenean, argi genuen gure helburua festa eta ondo pasatzea zela. Eta antza ondo egin ditugu gauzak, zeren pixkanaka-pixkanaka izurrite bat bihurtzen hari gara.

Piratok Aste Nagusian Donostia jai giroaz busti nahi badugu, gure betebeharra da kaleak, plazak eta auzoak, gure umore kutsakorrez hartu, eta jendea ondo pasaraztea.

Batzutan ahaztu egiten dugu... baina jai egunetan, JAI egin behar dugu! Beraz, guk argi dugu: zapi beltza soinean, kalean ikusiko gaituzue ahal dugun ganberroenak izaten!

BESTE KOFRADIAK