Kortxoenea: irautea sortzea da.

|
2015-03-23
|
0

Kaixo piratak! Kortxoenea gaztetxeko kideak dokumental bat ari dira ekoizten, gune autogestionatuen inguruko haien esperientzia zabaldu asmoz: "Kortxoenea, irautea sortzea da". Donostiako Piratek askotan azaldu izan dugu eredu autogestionatuaren eta espazio libreen aldeko gure jarrera, eta eredu hauekin bat datozen hainbat espazio baliatzen ditugu geure bilera, asanblada, prestaketa lan edo ekimenetarako: Kortxoenea, Letaman, Txantxarreka, Itxas Gain, Txondorra... Autoantolakuntza eta autogestioa bultzatu, zabaldu eta erabili beharreko baloreak dira, herri mugimenduen oinarri izan beharko luketenak, geure sormena aurrera eraman ahal izateko. Kortxoeneako kideek, aipatutako proiektua aurrera atera ahal izateko crowdfunding bat abiatu dute, Karena bidez. Guk geure X. urteurreneko dokumentalerako egin bezala, Kortxoeneak ere auzolan deialdia egin du beharrezkoa den sostengu ekonomikoa lortzeko. Herri mugimenduen jarduna, jakintza eta baloreak dokumentatzea ezinbestekoa da, aurrera begira transmisioa eman dadin eta baita memoria historikoa gordeta gera dadin ere. Horregatik, halako ekimenak izugarri garrantzitsu eta ederrak dira, eta are gehiago auzolanean egiten badira! Proiektu honetan laguntzeko deia zabaltzen dizuegu, hortaz. Gune autogestionatuak babestu eta dokumentalaren egikaritza ziurtatzeko, auzolanean aritu gaitezen! Hemen dezue Karena Crowdfundingeko lotura: http://karena.eu/proiektua/kortxoenea-bizirautea-sortzea-da Eta hona hemen proiektuaren teaser-a: http://youtu.be/O6nOej8WR1A

IDATZI IRUZKINA