Larunbata, 15: Korrika saioa, Libertalia eta Xibaroen eguna

|
2015-08-15
|
0

Larunbata, Irrikitaldiaren aurreko azken eguna... nekea nabaritzen hasi da, baina Aste Nagusiari amaiera emateko indarrez gaude oraindik! Kirola eginez hasi dugu eguna, lehenik pirata gazteenak izan dira korrika Flamenka abordatu dutenak. Korrika Flamenka abordatuz Hauen ondoren korrikalari helduagoen txanda iritsi da, KalePozak antolatutako BiziKrossean. Urgullen zehar ibili behar izan dute partehartzaileek, hori da sasoia hori! BiziKrossa 2015 Korrika saioaren ostean lasai exeri eta hitzaldi laburrak entzuteko aukera izan dugu. Aingura Kofradiaren eskutik Libertalia -alternatiben uhartea- osatu dugu Lastan. Egunero kontsumitzen ditugun hainbat produkturen inguruko hausnarketa eskaini digu Libertaliak, eta elikagai, energia edo softwarearen alorrean aurki ditzakegun alternatibei buruz informatu ahal izan dugu. Xibaro kofradiak bere egun handia ospatu du gaur, egun osoko egitarauarekin. Eguerdiean 300 lagunentzako bazkaria antolatu dute Flamenkan eta ondoren kartzelan dauden xibaroek egindako eskulanak banatu dituzte enkante edo bingoaren bidez. Modu honetan, xibaro guztien zatitxo bat behintzat gurekin izan dugu jaietan! Egunari amaiera borobila emateko Tajon Prieto y los Kuajolotesek kontzertua eskaini du arratsaldean Flamenkan. Bixita berezi bat izan dugu gaur piratok, Minyons de Terrassa-ko lagunek castell ikusgarriak egin dituzte Flamenkan, ehunka lagun txundituren aurrean. Aste Nagusi osoan zehar Nautikoan egitekoak ziren emankizun kultural gehienak Trini eta Lastan egin behar izan dira eguraldi arrazoiak direla eta, baina gaurkoan iluntze paregabea izan dugu Mikel Karton eta Didgeriloop Nautikoan ikusi eta entzuteko. Eta gauean Flamenkan Aste Nagusiko azken kontzertua: Su Ta Gar!

IDATZI IRUZKINA