Larunbata 20: Aste Nagusi Pirata amaitzen ari da!

|
2016-08-22
|
0

A ze sasoia!

A ze sasoia!

Abuztuak 20, larunbata. Pirata asko ohetik altxa ezinda dauden bitartean, beste asko Urgullen gora eta behera korrika dabiltza Bizikrosean. Hori da sasoia! Beste behin ere, Kalepoza kofradiako lagunek, kirola eta festa elkarrekin joan daitezkeela erakutsi digute. Kirolarien ondoren Xibaroak ere hasi dira gerturatzen Flamenkara, euren eguna baita gaur. Txaboloa montatu dute Flamenkan bertan eta haren aldamenean bazkaria antolatu dute. Bazkalondoren, bingoan ibili dira eta preso dauden lagunek egindako eskulanak izan dira irabazleentzako opariak.
Xibaro bazkaria

Xibaro bazkaria

Batzuei mahaitik altxatzea kosta zaie bazkalostean, baina erritmo biziz hasi den batukada feministak lagundu du bizitasuna errekuperatzen. Aste Nagusi Piratak azken gaua ere musikaz betea egon da. Hasteko, Pelax eta Telmo Trenor izan ditugu Lastan. Gero, La Jodederak alaitu du Triniko gunea, eta bukatzeko, Arkada Social eta Non Servium-en oi! duinuak nagusitu dira Flamenkan. Eta kontzertuak amaitu ondoren, Flamenkako musika itzaltzeko garaia iritsi zenean, dozenaka pirata prest zeuden desmontajeari ekiteko. Auzolanean eman genion hasiera Aste Nagusiari, egunero egunero hamaika ekimen egin ditugu denon artean, eta Aste Nagusiaren amaiera ere horrela izaten da, goizeko ordu txikiak arte desmontajean, jo ta ke! desmontajea

IDATZI IRUZKINA