Martxan dugu berriro webgunea

|
2014-10-07
|
0

Kaixo Piratak! Konturatuko zineten azken asteotan webgunea ez zebilela. Arazo teknikoak izan ditugu, eta denbora eraman digu konpontzeak, baina berriro ere hemen gara, zuekin komunikatzeko prest! Hala ere, inork akatsen bat antzematen badu webgunearen funtzionamenduan, eskertuko genioke gurekin kontaktuan jarriko balitz, zaila izaten baita funtzio guztiak ondo dabiltzala egiaztatzea. "Kontaktua" ataleko formularioaren funtzionamendua egokia da, frogatu dugu, beraz konpontzeko moduko edozer topatzen baduzue, idatzi iezaguzue berri emanez, mesedez. Bueltan gara, sareko ur birtualetan nabigatzen jarraitzeko prest!  

IDATZI IRUZKINA