Nondik dator Mattiren figura?

|
2012-07-11
|
0

baskarMatti izeneko figura hau ez da hutsetik asmatua. Martin de Villafranca Donostiako kapitainari egindako keinu txikia da. Pertsona hau, 1615. urtean Islandian bidegabeki erail zuten. Garaiko dokumentuen arabera, 1615a urte zaila izan zen Islandaian, uda amaitu zen arte kostaldeak izoztuta izan baitzituzten, eta horregatik, azienda asko hil zitzaien. Udaren erdialdera Euskal Herriko hiru itsasontzi baleazale Islandia ipar mendebaldeko erpinerko herri batera heldu ziren Reykjarfjörður-era hain zuzen. Islandiarrek eta euskaldunek aurretik hainbat aldiz egin zuten moduan, akordioa egin zuten irabaziekin bi parteak atera zitezen irabazen. Irailaren amaieran itsasontziak berriz itsasora jotzeko prest zeudela, izugarrizko enbatak itsasontziak amildegietara bultzatu zituen eta erabat suntsitu zituen. Hiru ontziak hondoratu egin ziren, eta hainbat arrantzale hil zen egun hartan. Eskifaiaren gehiengoa, dena den, — laurogei bat lagun— bizirik atera zen. Pedro Agirre eta Esteban Telleria kapitainen gizonek Patreksfjörður eskualdeko Vatneyri herrixkan eman zuten negua eta hurrengo urtean itzuli ziren etxera. Martin de Villafrancak zuzendutako eskifaia, berriz, bitan banandu zen: talde batek norabide bat hartu zuen (Ísafjarðardjúp fiordo alderantz) eta besteak lehendabizikoz Bolungarvíkera eta gero Þingeyrirantz jo zuen. Vestfirðir1615Eko urriaren 13an Martin Villafrancakoa, kapitain donostiarra, eta bere taldekideak ziren beste hamazazpi lagun Ísafjarðardjúpeko Æðey eta Sandeyrin herrixketan erail zituzten, dokumentuek frogatzen dutenez. Urriaren 5ean eskifaiaren beste zatia eraso zuten, 13 pertsona hilez. Bat baino ez zen bizirik atera. Hilketaren erabakia Ögur herriko Ari Magnússon agintariak hartu zuen, 1615eko urriaren eta 1616ko urtarrilaren artean. Bere itsasontziak urperatu eta gero, 1281eko Islandiar kodea hautsi zutela eta kriminal izendatu zituzten. Zigor bakarra heriotza zen, eta hala hil zituzten bertan. Ondoren, hainbat intelektual Islandiarrek idatzi izan dute euskal marinel haiena heriotza bidegabea izan zela.

IDATZI IRUZKINA