Nor gara?

Abordatu Donostia!

Abordatu Donostia!

 

Donostiako Piratak jai herrikoien aldeko mugimendua gara. Jai parte hartzaileak, parekideak eta euskaldunak bultzatzea erabaki dugun herritarrak gara. 2003an egin genuen jauzi lehen aldiz itsasora, piratak bilakatuz. Une hartan territorio libre bakarra zen.

 

Zergatik jaio zen mugimendua? Jaien antolaketan botere ekonomiko-pribatua lehenetsi zuelako hiriko botere instituzionalak. Piratak gara, eta donostiarrak. Baina ez gara jai ereduaren bidez saltzen ziguten Donostia horretakoak. Belle Epoque-a, monarkia eta paisaia postalezkoa. Jai pregoietatik kanpo utzi gintuzten, eta irudimenari eta lanari esker, gauden lekura heldu gara.

 

Auzoz auzo, herriz herri, arloz arlo etengabeko eraldaketa sozialaren alde egiten duen Donostiakoak gara. Eta jaia baliatzen dugu Donostia hori ikusgarri egin eta eraldatzen jarraitzeko. Boteredunek hala erabili izan dute beren Semana Grande, eurek amesten duten San Sebastian irudikatzeko eta denoi buruan irudi hori sartzeko.

 

Jaiak, beraz, ez dira eremu isolatua. Jaietan gizarteko gatazkak islatzen dira. Eta parte hartzea da gatazka horietan gakoa. Zuzeneko partaidetzan sinesten dugu, norberaren eta taldearen erabaki gaitasunean, zeharkakotasunean. Auzolana dugu, berriz, lanabes.

 

Oraindik idatzi gabeko mapen peskizan, inoiz nabigatu gabeko itsasoak dauzkagu deskubritzeko. Eta noski, XXI. mendeko jai herrikoiek nolakoak behar duten asmatzea dagokigu. Erronka zoragarria dudarik gabe!

 

Abant!

 

Gora umore ona!

Gora umore ona!